Kaixomaitia.eus atariak Elkar argitaletxearekin elkarlanean antolatzen duen txapelketak bigarren edizioa du aurtengoa. KAIXOMAITIA.EUS

Oihana Iguaran izan da Kaixomaitia.eus Kontaketa Erotikoen 2. edizioaren txapelduna

Iguaranen 'Ostera' sormenean haur bat izan berri duen bikote baten nondik-norakoak ematen dira ezagutzera

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 5 de abril 2022, 23:30

Oihana Iguaran izan da Kaixomaitia.eus Kontaketa Erotikoen 2. edizioaren txapelduna 'Ostera' sormenarekin. Bigarren saria, berriz, Irati Goikoetxearentzat joan da, 'Inspirazio basa' lanarengatik, eta, hirugarren «Bihotza lapurtu zidan panpayruna» idatziak jaso du, Irati Goikoetxeak ondu duena.

Publicidad

Izan ere, Kaixomaitia.eus atariak Elkar argitaletxearekin elkarlanean antolatzen duen txapelketak bigarren edizioa du aurtengoa. Pasa den urteko azaroan abiarazi zuten lehiaketan esku hartu duten eta aurkeztutako hautagaitzetatik zortzi hautatu dituzte Dorleta Kortazar ipuin kontalariak, Antxiñe Mendizabal editore eta idazleak eta Iñigo Arandia Kaixomaitiako arduradunak osatutako epaimahaiak.

Lehen hiru sailkatuek 1.000, 500 eta 250 euroko diru-laguntzak eskuratu dituzte, baita 100 euroko Elkar opari txartela eta liburu sorta jaso ere. Beste bost sailkatuek, aldiz, 100 euroko opari txartela eta liburu sorta jaso dituzte.

Iguaranek orotara bi testu bidali zituen txapelketara eta biek egin dute finalerako bidea, 'Ostera' sormena izan delarik irabazle. Bertan bertsolariak haur bat izan berri duen bikote baten nondik-norakoak ematen dira ezagutzera. Zehatzago esanda, sexualitatearen geruza berriak indar eta dotorezia handiz kontatzen ditu narrazioko protagonistak.

Oihana Iguaran Barandiaran gipuzkoar bertsolari eta idazle dugu. Ikus-entzuneko komunikazioan lizentziaduna da, eta, gaur egun ingeleseko irakasle gisa dabil lanean. Horrez gain, NOR ikerketa taldeko kidea ere bada. Bertsolari Txapelketa Nagusian 2017. urtean parte-hartu zuen, finalaurrekoetara ailegatuz, baita Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan lautan parte-hartu ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad