El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Oihana Iguaran nagusitu zen Donibane Garaziko saioan. bertsozale.eus

Oihana Iguaran gailendu da Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoan

Amets Arzallus bigarren gelditu da, poto bat egin eta gero

leire larrazabal

Lunes, 31 de octubre 2022, 09:35

Oihana Iguaran inposatu zen larunbatean Donibane Garaziko finalaurrekoan, alegia, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren finalaurrekoan. Beraz, Amurrion, azaroaren 19rako, txartela eskuratu zuen.

Publicidad

Iguaranek 688,5 puntu lortu zituen. Bigarren postuan, Amets Arzallus gelditu zen, 688 puntu eskuratu ondoren. Hendaiarra faboritoen artean zegoen baina poto bat egin zuen. Ondoren, Nerea Elustondo, 628 punturekin; laugarren Asier Azpiroz, 616,5 punturekin; bosgarren, Haritz Mujika, 615 punturekin; eta seigarren, Aitor Etxebarriazarraga, 612 punturekin.

Seikoteak finalaurrekoen lehenengo itzulian egin beharreko ariketak burutu zituen: zortziko handian eta txikian lehenengo, puntutan, seiko motza eta ganbarako lana azkenik: 'Azkenean probatu duzu, eta jabetu zara ez zela espero zenuena'. Orokorrean, seikotea nahiko justuan ibili zen eta potoak batzuen eta besteen aldera erori ziren.

Horrela, iragan asteburuan Alaia Martin sailkatu zen. Oraingoan, Iguaran gailendu da. Datorren asteburuan, beste seikote batek izango du oholtzara igotzeko beta, Irungo Ficoban ospatuko den saiora. Bertan, kantuan ariko dira: Ane Labaka, Jone Uria, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina. Sarrerak dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Abenduaren 18ko final erraldoia gero eta hurbilago dago eta oraindik egun hura heldu baino lehen, bertsolariek badute egin beharreko bidea aurretik. Pausu txikiak emanez bertako txartela eskuratu beharko dute. Ekinean jarraitu beharko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad