Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Lunes, 30 de octubre 2023, 10:35
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketak bukatzeko oso gutxi falta da. Igande honetan, azken aurrekoa erabakita gelditu da. Igorreko Lasarte aretoan izan genuen hitzordua eta Oihana Bartra gailendu zen. Bilbotarrak lan bikaina burutu zuen eta finalaurrekoetarako txartela eskuratu zuen. Beraz, Lemoan azaroaren 25ean berriro oholtzara igotzeko aukera izango du.
Bartrak 477,5 puntu lortu zituen Igorreko bertsoaldian. Bere atzetik, Aissa Intxaustik 455,5 puntu eskuratu zituen; Asier Galarzak, 447,5; Jone Larrinagak hamar puntu gutxiago; Janire Arrizabalagak Larrinagak adina puntu; eta Eneko Aldanak, 410 puntu.
Esandakoa, Bartra finalaurrekoan izango da eta gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Tira, Gernika-Lumo, Mungia, Arrigorriaga, Erandio eta Igorreko saioen ondoren, azkenengo kanporaketa asteazken honetan erabakiko da. Lekeition izango dute bertsolariek eszenatokira igotzeko beta. Eta han, beste batek, finalaurrekoetarako beste txartel bat lortzeko txanda izango du.
Bertsozaleak Lekeitioko Ikusgarri Zinemara hurbildu beharko dira, 17.00etatik aurrera, ohi bezala. Sarrerak ere, betiko moduan, aldez aurretik eskura daitezke bertsosarrerak.eus atarian. Nortzuk izango dira oholtzan? Hauexek: Aitor Arrutia, Beñat Bilbao, Eneko Abasolo 'Abarkas', Koldo Gezuraga, Maite Sarasola eta Peru Irastortza. Gai-jartzaile lanetan Beñat Vidal izango dute. Irabazleak ziurtatuta dauka finalaurrekoetarako pasea, gainontzekoek, puntuazioaren arabera edukiko dute pasatzeko aukera. Zorte on guztiei!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.