![Oibar Olano, 16 urterekin Albaola itsas kulturaren lantegian boluntario gisa lan egitea lortu duen gaztea](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202009/08/media/cortadas/OIBAR%20OLANO%20BOLUNTARIO%20ALBAOLA-RcngecDbqwN9GdldfN7jRKJ-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Oibar Olano, 16 urterekin Albaola itsas kulturaren lantegian boluntario gisa lan egitea lortu duen gaztea](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202009/08/media/cortadas/OIBAR%20OLANO%20BOLUNTARIO%20ALBAOLA-RcngecDbqwN9GdldfN7jRKJ-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
NAHIKARI CAYADO
Jueves, 10 de septiembre 2020, 21:07
Oibar Olano Asteasuko 16 urteko gazte bat da. Albaola Itsas Kultur Faktoriaren proiektua bere eskolarekin egoitza bisitatu ondoren ezagutu zuen. Bertan jakin zuen San Juan baleontziaren proiektuaz, Aprendiztegi ontzigintza eskolaz eta museo-ontziolan dagoen dinamismoaz. Gogoan dauka egun hartan gidak Albaolako proiektua mundu guztiari irekita zegoela esandako momentua, 500 boluntario baino gehiago zeudela, hain zuzen. Bitan pentsatu gabe, eta gurasoen berariazko baimenarekin, apuntatu egin zen, euskal itsas ondarea ezagutzera ematea helburutzat daukan Kultur Faktoriak inoiz izan duen boluntariorik gazteenean bilakatuz.
«Albaolako boluntarioen sarea beti izan da erabat heterogeneoa eta kultura anitzekoa, munduko leku guztietako pertsonekin, era guztietako lanbide, kultura eta adinekoekin», adierazi dute Pasaian (Gipuzkoa) kokatuta dagoen Faktoriatik. Hori bai, baldintza gisa beti eskatu izan da adin nagusikoa izatea. Oibarrek, ordea, 18 urtetik aurrera sartzeko betekizuna ezagutu arren, interes, motibazio eta ilusio berezia erakutsi zuen, eta ondorioz, elkarteak bere taldearen artean onartzea erabaki zuen.
Ekainaren amaieran hasi zen eta ordutik ez du egun bakar bat ere hutsik egin, eta asteburu batzuetan ere aritu izan da lanean. «Adina bikoizten zioten beste boluntario batzuekin batera, eta eskolako ikasle gazteen eta Albaolako arotz beteranoen artean esperientzia paregabea eraman du berekin», nabarmentzen dute Faktoriatik.
Ez da gutxiagorako. Era guztietako lanak egin ditu, esaterako, egurrarekin etengabeko harremana izan du eta bere eskuek ekarpen handia egin diote proiektuari. Albaolatik gazteak izandako «jarrera, pertseberantzia eta segurtasuna» indarrean jartzen dute ere. «16 urterekin udara oso bat boluntario bezala pasa nahi zuela argi zeukan, eta Asteasutik egunero Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoriara etorri da», azpimarratu dute.
Oibarrek, bere aldetik, oso argi zeukan zein zen Albaolan boluntario izateko bere motibazioa: «Proiektu desberdina dela iruditzen zait. Gaur egun ez da egiten horrelako itsasontzirik, eta, gainera, erabiltzen den teknika oso interesgarria da eta galtzear dago. Teknika tradizionala berreskuratzearen alde nago, eta asko gustatzen zait mundu hau», argudiatu du Oibar Olanok.
Aste honetan bertan amaituko du uda Albaolan batxilergoko klaseetara itzultzeko. Baina horrek ez du esan nahi proiektuari agur esango dionik. «Oibarrek Faktoriako ateak zabalik izaten jarraituko ditu, nahi duen guztietan parte hartzen eta ikasten jarraitzeko. Eskerrik asko Oibar!», eskertu diote Faktoriatik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.