Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Era askotan banatu daitezke pertsonak, irizpide ugariren arabera sailkatu daitezke. Aberatsak, pobreak; zaharrak, gazteak; emakumeak, gizonak; atzerakoiak, aurrerakoiak; euskaldunak, erdaldunak; argalak, lodiak; Eguberri festak maite dituztenak, gorroto dituztenak; zuriak, beltzak; homosexualak, heterosexualak; luzeak, txikiak; Covidak harrapatuak, kutsatu gabeak…
Noski, banaketarako irizpideak gurutzatu daitezke, pertsona guztiak suertatu gaitezkeelako zatiketaren alde batean edo bestean. Arriskua dator zerrenda horretako banaketa bat besteen gainetik jartzen denean, irizpide batek besteak ezabatzen dituenean. Emakumea naiz, zuria, zaharra, oraingoz kutsatu gabea…
Gainera, gauza bat da non kokatzen duen gutako bakoitzak bere burua eta bestea non kokatzen gaituzten gainerakoek. Gauza da gure burmuinak pertsonak sailkatzera bultzatzen gaituela, ezagun dugunera bultzatzen gaituela. Horregatik jartzen gara beti mahaiaren eserleku berean edo ohearen alde berean. Neketsuegi litzateke txanda bakoitzean erabaki hori hartu behar izatea. Non eseriko naiz gaur bazkaltzeko orduan, non etzango lotarako?
Horregatik eusten diogu ezaguna zaigun horri. Ohitura esaten zaio gehienetan horri; eta, kasu batzuetan, tradizioa. Hori bai, ohiturak aldatzeko orduan guztiok ez dugu zailtasun edo erraztasun bera, ezta edozein adinetan ere. Normalean, zenbat eta edadetuago, orduan eta atxikimendu sendoagoa ohiturekiko. Normalean, baina ez beti.
Guztiok bizi gara nolabaiteko orekaren bila, ohituraren eta berrikuntzaren arteko orekaren bila eta gutako bakoitzak leku desberdinean kokatzen du orratza. Niri, behintzat, tristea egiten zait entzutea norbaitek gaztaroan pentsatzen zuen berdintsu pentsatzen duela helduaroan edo zahartzaroan. Galdetuko nioke zertan eman duen bizitza, ez badu ezer berririk ikasi, ez bada ezertan aldatu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.