'Oso latza izan da' liburuaren azala.
Territorios

Odolbildua

Jon Martin-Etxebeste

Sábado, 11 de noviembre 2023

Liburu honek Joxe Arregiren erailketaz dihardu. 1981ean atxilotu eta bederatzi egunez hil arte torturatu zuten zizulkildarra. Pasarte bortitza izan zen eta halaxe deskribatu du Mendigurenek. Ziegaren iluntasunean gertatutakoa zehazki jakiterik ez dago, sistema osoaren konplizitateak informazioa ezabatzen baitu; baina kazetaritzaren eta literaturaren ardura da iluntasuna argiz betetzea. Mendigurenek egun haietan gertatutakoa birsortu du informazio printzekin. Oraindik ere bizi diren ETAko militante oihen testigantzak, gutun zatiak, elkarrizketak, egunkarietako testuak… bilduz narrazio puskatua osatu du; irakurlea errealitatearen berreraikuntzan inplikatzen duen kontakizuna. 9 kapitulutan banatuta dago liburua eta hiru pertsonaiaren bidea jarraitzen du: Arregi bera, Juan Kruz Unzurrunzaga eta Bixente Ameztoi. Hil baino lehen onartu zuen Unzurrunzagak haiek izan zirela, beste sei lagunekin batera, zizurkildarraren hilotza lurpetik atera eta haren gorpuari argazkiak atera zizkiotenak. Argazki horiei esker eta artatu zuten espetxeko preso politikoen gutunari esker dokumentatuta geratu zen pertsona honen kasua. Iraganeko zenbait hutsune betetzeko dokumentazio lan sakona egin du idazleak. Fikziorik gabeko eleberria da berea.

Publicidad

'Oso latza izan da'

1981eko garai gatazkatsuan testuinguratu du liburua beasaindarrak: Antonio Tejeroren Estatu Kolpea, Jose Maria Ryan ingeniariaren bahiketa eta hilketa, Lapurdin bizi ziren euskaldunen egunerokotasuna, kartzela barruko preso politikoen antolaketa… Eleberriak benetako gertakariak berreskuratzen ditu, eta kronologian jauzi txikiak egiten ditu paralelismo pertinenteak sortzeko. Begirada lerratua daukan arren, garaiaren konplexutasuna ondo biltzen duen liburua da eta garrantzia izango du memoria historikoaren eraikuntzan. Prosa arina hautatu du idazleak, gaiaren eta garaiaren gordinarekin kontrastea egiteko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad