Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Tamalez, ezer gutxi erantzun zitzaion VOXeko ordezkariari, azken hauteskunde-kanpaina barruan egindako hautagai arteko debate nagusian. Bazirudien inork ez ziola garrantzi handia eman nahi, eta, era horretan, Santiago Abascalek nahi zituenak eta bi aldarrikatu zituen, inolako gezurtatzerik edo kontrako iritzirik entzun barik. Baina hori bai, hurrengo egunean, Pedro Sanchezek, honako ateraldi hau bota zuen mitin batean: «Atzoko debatean, nire ezkerrera begiratzen nuen bakoitzean, zuri eta beltzeko irudi bat ikusten nuen. Santiago Abascalek zuri-beltzeko Espainiara eraman nahi gaitu berriro».
Halako lotura egitea oso ohiko bihurtu da. Iraganean «zuri eta beltze» ikusten omen genituen gauzak, baina orain, modernitateak ostadar aparta ekarri digu, bizitza ñabardura guztiekin dasta dezagun. Bai zera.
MAX TV katean 'Franco, la vida del dictador en color' izeneko telesaila estreinatu dute egunotan. Paco Escribanok ekoiztutako lan honetan, berrogei urtetan zehar Espainiako diktadorea izan zenaren ibilera eskaintzen zaigu. Dokumentalean, ez da, aurretik ez dakigun berritasun askorik kontatzen. Gazte-gaztetandik helburu garbiak zituen pertsonaia baten isla ederra da hau. Sanjurjo jeneralaren hitzetan: «Franco Franquito, siempre cuquito, siempre a lo suyito».
Lan hau beste antzekoetatik bereizten duena kolorea da, hain zuzen. Agian honelako nobedadeak ez dio balio handirik gehitzen lanari, Francoren zeregin historikoa ikertzeko orduan, baina horrek ez du esan nahi alferrikako ahalegin bat denik.
Pantaila aurrean jarri nintzenean, aitortu behar dut, ez nuen gauza handirik espero. Buruan neuzkan zinemagintzaren klasikoekin egin ziren sarraskiak, laurogeiko hamarkadan. 'Casablanca', 'El apartamento' edota 'Rebeca' bezalako pelikulak, apropos filmatu ziren zuri eta beltzean. Zuzendarien aukera, ez zen bakarrik, orduko teknologiak behartutako zerbait. Filme hauek egin zirenean, bazegoen kolorezko argazkia erabiltzeko aukera. Fotogramak margotzeak, ez du inolako zentzurik eta kasu askotan jatorrizko obraren kalterako besterik ez da izan. Bere garaian 'klasikoak belaunaldi berriei gerturatzea' eta antzeko aitzakiak erabili ziren. Zorionez epe laburreko moda bat baino ez zen izan eta halako lardaskeriak Izugarrikerien Museorako geratu dira betiko.
Are eta interesgarriago suertatu ziren bi mundu gerren inguruan egindako moldaketak. Saio hauetan, Francori eskainitakoarekin gertatzen den legez, kolorearen erabilerak ezusteko ondorio bat dakarkigu: hurbiltasuna.
Ez, gure muturren aurrean gertatzen ari diren basakeria horiek ez ziren horren garai ezberdinetan gertatzen. Bada, ez zegoen telebistarik ez mugikorrik, baina agertzen diren uniformeek ez dute horren alde handia, gaur egun ikusten ditugunekin; nonahi astintzen diren banderak eta sinboloak gaurkoak bezain biziak eta erakargarriak dira eta eraildakoen odola gurea bezain gorria da. Ez dugu ahaztu behar oraindik ez dela horrenbeste denbora pasa halakoak gertatu zirenetik eta, zoritxarrez, ikusten ari garenez, zauriek uste genuen baino irekiagoak izaten jarraitzen dute.
Telesaio hauei esker kolorez gertatu zena kolorez ikusteko parada ematen zaigu. Eta ez, bizitza ez da beti alaiago kolorez margotua ikusteagatik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.