2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko sari banaketako momentu bat. bertsozale.eus

Nortzuk izango dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko sari emaileak?

Bertsogintzako kide esanguratsuez gainera, euskalgintzan eta kulturgintzan bidelagun diren lagunek emango dituzte sariak

zurekin

Miércoles, 7 de diciembre 2022, 11:16

Azaroaren erdialdean iragarri zuten Iñaki Muruak jarriko ziola txapela 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari. Bertsolaria eta urte luzez Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria izandakoa, bertsolaritzako eragile handia da Murua.

Publicidad

Txapela ez da, ordea, finalean banatuko den sari bakarra eta ezta Murua sari emaile bakarra ere. Oholtza gainean izango diren zortzi bertsolariei egingo zaie aitortza finalean, eta horretarako Bertsozale Elkarteak jardun eremu dituen lagunen eskutik jasoko dute saria.

Sari emaileek bertsogintza mundua ez ezik, euskalgintza eta kulturgintza ordezkatzen dute, baita bertsolaritzak munduan zehar kantu inprobisatuaren eremuan utzi duen printza ere.

Irantzu Idoate Funosasek (Hazparne, 2005) emango dio saria bigarren sailkatuari. Bertsolaria, bera da 2022ko Eskolarteko Bertsolari Txapelduna.

Sagrario Aleman Astitzek (Etxaleku, 1952) banatuko ditu hirugarren eta seigarren sariak. Urte luzez izan da Iruñeko Arturo Campion euskaltegiko zuzendaria, eta Nafarroako euskalduntze mugimenduko erreferente nagusietako bat da Aleman.

Edurne Azkarate Sobrino (Oion, 1993) aktoreak ere hartuko du parte sari banaketan. 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiari buruzko Aulki Jokoa saioko aurkezlea izan zen Azkarate. Besteak beste, Zaldi Urdina antzezlanean ere aritua, eRRe Lanku Kultur Zerbitzuen emanaldiko zuzendaria da, eta aurkeztu berri den Irati filmeko aktore nagusietako bat ere bada. Bi sari emango ditu.

Publicidad

Beste kantu inprobisatu batzuk ere badira munduan, eta horiek sustatzeko lanetan ari diren kideekin harremanetan gaude bertsolaritzaren mugimendukook. Horiek guztiak ordezkatuko dituenik ere izango da oholtza gainean saria banatzeko. Paulu Zedda (Sinnai, 1964) Sardiniako cantada bat-bateko kantuaren inprobisatzailea da; cantadoria. Bertsozale Elkarteak harreman luzea du Sardiniako inprobisatzaileekin, hein handi batean Zeddari esker. Maiz joan izan dira bertsolariak hara, eta beste horrenbeste etorri izan dira sardiniar inprobisatzaileak hona. Bosgarren eta zortzigarren sariak banatzeaz arduratuko da Zedda.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad