Borrar

Zalantzarik gabe, oraindik gainditu ez dugun pandemia honek lerro bat marraztu du guztion bizitzan, horrela geldituko da aurtengoa gure memorian. Etorkizunean galdetzen badigute zer urtetan ezkondu ginen, noiz jaio zen gure haurra, noiz aldatu genuen lanbidea edo noiz hasi ginen hau edo hura egiten, koronabirusaren urtean erantzungo dugu, pandemiaren urtean edo itxialdiaren menpe egon ginenean.

Beste kontu bat da noraino errotuko den gure bizitzan sasoi honetan ikasitakoa, noraino bilakatuko den luzaroko ohitura asteotako berrikuntza bat edo beste. Iruditzen zait bizitza normaldu bezain pronto gehienok lehengo lepotik izango dugula burua, laster ahaztuko zaigula asteotan sekulako aurkikuntza iruditu zaiguna.

Ikusi besterik ez dago nola balkoi eta leihoetatik txalotu ditugunen hitzei entzungor egiten diegun itxialdia lasaitzen ari den honetan. Heroi bilakatu genituen bat-batean, hain zuzen gaixotzeko beldur ginenean eta orain, beldur hori baretu denean, kalera irteten gara arrapaladan osasun-langileek gure jokaeraren aurrean izutzen badira ere.

Berdin gertatuko da zahar-etxeekin. Zirrara gaiztoa sentitu du askok bertako egoiliarrak dozenaka hiltzen zirela jakin ondoren eta leku askotan adierazi da bertako langileekiko elkartasuna, hunkitu gara ikusi dugunean ze baldintza kaskarretan egin duten lan astetan. Hor etorri zaizkigu gogora langile horien protestak eta grebak. Ez osasun langileekin adina, baina maila batean edo bestean bat egin dugu beraiekin.

Apustu, langile horiek laster bakarka egin beharko dituztela protestak, gainerakooi ahaztu egingo zaigula une batez sumatutako elkartasuna. Edo agian ezkorregia da ikuspuntu hori eta egia da hainbatek aurreikusten duena, pandemiatik atera ondoren zintzoagoak izango garela, indartsuagoak, hobeak, eskuzabalagoak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Normaltasuna, berriz