Gaur egungo geletan ez dira -pepelerdoak ginen gero…- borradorerik desagertzen. Delitu analogikoak pixkanaka pixkanaka digitalizatzen joan egin dira Eskola 2.0n.
Publicidad
No volvemos al aula de Informática hasta que aparezca el chorizo que se lleva las bolas de los ratones, el tocapelotas que deja conectado el teclado numérico un día tras otro; hasta que aprendáis a respetar un documento compartido en Drive, las fotos de una carpeta de la Intranet del centro... mehatxatzekotan dago, desesperaturik, irakaslea.
Bitxia bada ere, klaseko bihurrikeria edo ganberrada horien aurka ez dugu errezeta zuzenik ezta protokolorik ere –atzokoak, gure garaikoak, ez ziren -eta ez dira- inoiz pedagogikoak eta eraginkorrak izan–. ¿Quién mató al comendador?
Hiruhileko hau amaitzerakoan, gure informatika-geletako bat saboteatzen ari da tekla-lapur bat -nahiago dut pentsatzea ardi galdu bat baino ez dela-. Ustezko gaizkigilea letrazale amorratua dela uste nahi dut.
Tipoak -ala tipak- informatika gelako 11 zenbakidun portatilaren tabuladorea erauzten estreinatu zen. Ordenagailua itsusi geratu zen, hortzik gabe bezala. Ia talde guztiak pasatzen diren gela baten narriadura baino ez genuen ikusi -nahi- une hartan .
Publicidad
Denborarekin, ordea, ebaslea joan zen harroputzen, eta pieza diskretuak bereganatzen: ordenagailu honetan 7a, horkoan Supr; hangoan, Qa. Irakaslearen mahai gaineko orri batean, bahitutako, galdutako karaktereen inbentarioa islatzen goaz. Egoera berrelikatu egiten da: hondatzeak deskuidura, abandonura eramaten gaitu. Irakaslea, ertzain bihurtzen da eta bere ikasleok beraren begiradan errezeloa antzematen dute, mesfidantza sumatzen dute irakasteko giroa kaltetuz.
Deigarriena:
Gure ikasleen haserrea gurea baino handiagoa izan da. Itxaropentsu.
Egoera horrek kristal hautsien teoria ekarri dit gogora; nola, zenbait arlotan, Soziologiak zero tolerantzia aholkatzen digun utzikeriaren elurrezko bola gelditzeko...
Publicidad
Zer intransigentzia maila da pedagogikoena? Zer diziplina-neurri edo gatazkak konpontzeko errekurtso erabil zitekeen? Zigorgabetasunaren eragin kutsakorra noraino barreiatu liteke ez badugu erruduna topatzen.
Espolio horrek aukera eman digu eztabaidatzeko, ikasleekin irakaskuntza publiko eta doakoaz; amankomuneko jabetza merezi duen balioaz eta errespetuaz; bandalismoaz, txarto ulertutako konplizitateaz, sorgin ehizaz, Fuenteovejunaz…
Publicidad
Bai, pena merezi izan du.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.