Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Nahikari Cayado
Viernes, 30 de octubre 2020, 16:45
Gari-ogia, zekale-ogia, espelta-ogia, arto-ogia, ogi hozitua… Ehundaka dira ogiak dauzkan mota ezberdinak. Egunero jaten dugun elikagaia da, bazkaltzeko, afaltzeko, askaltzeko eta askotan gosaltzeko ere mahai gainean falta ezin den jakia da askorentzat. Horregatik ez da arraroa ogiari zuzendutako egun bat izatea gure egutegian. Bai, urriaren 16an, ogiaren nazioarteko eguna ospatu zen. Baina goazen haratago oraindik, zenbatek dakite nondik datorren bere jatorria?
Uste denez, ogiaren jatorria aurrehistorian kokatzen da, Kristo Aurreko ia 80.000 urtean, zerealak urarekin lehen aldiz nahastu zirenean. Horrela uste dute behintzat hainbat adituk, garai hartako aztarna arkeologikoen arabera, haziak birrindu eta urarekin nahasten zituztela adierazten dutenak. Opil forma ematen zioten egosteko eta hortik masa bat sortzen zuten.
Baina ez zen izan Kristo Aurreko 15.000. urtera inguru arte ogia dietaren zati izatera pasa zela. Horrela nabarmendu zuten behintzat Suitzako aintzira-eremuan egindako indusketa batzuek. Lanean zebiltzala, erretako ogi bat aurkitu zuten, fosilizatuta. Hain zuzen ere, garagar-opil bat izan zen aurkitutakoa. Horren inguruan, halaber, birrintzeko, egosteko eta oratzeko hainbat tresna eta baliabide aurkitu zituzten.
Mesopotamian, bestetik, duela bederatzi mila urte ogia jaten zela badakite adituek, irin mota ezberdinak baitzeuden bertan. Herri hark alea birrintzen zuen, bi harri handiren artean indarra eginez eta gogor sakatuz. Behin masa sortutakoan, opil mehe baten itxura ematen zioten eta harri leunen gainazal beroan uzten zuten ordu luzez.
Gauzak horrela, beraz, zaila da jakitea nor izan zen zehatz mehatz ogia asmatu zuena. Edo agian ez zen asmatzaile bakarra izan, eta munduko toki ezberdietan aurkitu zuten elikagaia sortzeko modua. Baina argi dagoena da gizakiek mantendu nahi izan dugula, eta eskerrak!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.