Orduak baino ez dira falta Lara Izagirreren 'Nora' filma zinema-aretoetan estreinatzeko, eta, beraz, bere azken lanarekin disfrutatzeko. Euskarazko pelikula batez ari gara, nahiz eta atal batzutan gaztelania edo ingelesa ere erabiltzen den. Aspaldi iragarri zen moduan, eta bidean aldaketarik ez denez izan, irailaren 3an, hau da, ostiral honetan bertan, lana pantaila handian proiektatuko da. Hasiera baino ez da izango, egunak egongo baita bertan ikusgai. Egia da aurretik hainbat jaialditan aurreratu egin dela honen edukia, Donostia Zinemaldian, Festival Internacional du Film Saint-Jean-de-Luzen edo Dona i Cineman, adibidez. Baina oraingoan urrats bat harago joango da filma eta publikoari aurkeztuko zaio aurrenekoz.
Publicidad
100 minutuko iraupena duen lan honetan Nora izango dugu protagonista, 30 urteko emakumea, aitona argentinar Nicolasekin bizi dena eta bere lagun Meriren seme-alabak zaindu ohi dituena. Noraren papera Ane Pikazak hartuko du, eta bere aita Hector Alterio izango da filmean, noski. Aktoreen fitxa oso luzea da. Bertan, Ramón Barea, Klara Badiola, Naiara Carmona, Itziar Ituño, Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti, Peio Berterretche, June Isasi, Paul Correa, Aia Kruse, Loli Astoreka, Joseba Usabiaga, eta Catherine Domain agertzen dira.
Nora herriko aldizkarian horoskopoa idazten du, baina bidaia-idazle izateko ametsa du. Aitona hil eta Dyane 6 kotxe zahar bat utziko dio oinordetzan. Oso gaizki gidatzen du, baina helmugarik gabeko road trip bat, hau da, bidaia bat, egitera abiatuko da Nora Euskal Herriko kostaldetik, aitonaren errautsak amonaren ondora eramateko. Ibilbideak berehala erakutsiko dio ez dela bidaiari petoa, eta zeukan ametsak berez ez duela zerikusirik berarekin, baizik eta aitzakia hutsa zela libre izateko, hazteko, zauriak ixteko, eta, lehen aldiz, bere buruari zoriontsu izateko aukera emateko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.