Nagorek eta biok azken urte honetan amets bat izan dugu. «Furgoneta berria estreinatu behar dugu», esan dit askotan. «Ahal izango bagenu... gaur bertan!», esan diot nik maiz. Baina duela aste gutxi batzuk erantzuna aldatu nuen eta data bat esan nion. «Uztailak 12», azkenik! Maletak prestatzen gabiltza gure lehenengo 'road trip'a egiteko. Telma eta Louisen antzera. Baina, egia esan, helmuga turistiko ugari partekatu ditugu. Amsterdam, Brujas, Suitza, Eskozia, Austria, Granada... Elkarrekin hegazkin bat hartzea tradizio bihurtu da gure artean.
Publicidad
Aste honetan Izarok abesti berria kaleratu du. 'Nora' izen bereko pelikularen soinu banda da. Filmea Lara Izagirrek zuzendu du eta iaz Zinemaldian estreinatu zen. Hala ere, irailaren 3ra arte ez da helduko gure zinema aretoetara. Ane Pikaza da istorio honen protagonista eta Euskal Herria osoa zeharkatuko du bere furgonetan. Nagore, irailean zinemara joan behar dugu. Ez ahaztu.
Baina lehenago txango berezi bat prestatu behar dugu. Egun pare bateko bidaia baino ez da izango, baina guretzat oso berezia izango da. Unibertsitateko lehenengo egunetan ezagutu nuen Nagore, eta handik aurrera nirekin izan da beti. Ondo baino hobeto gogoratzen dut lehenengo egun hori. Green Day taldearen sinbolo den granada bat zeraman lepoko gisa. Urte batzuk gerogo bandaren kamiseta bat oparitu nion Gabonetan, eta, 2013an, BBK Liven eman zuten kontzertura joan ginen elkarrekin. Kobetamendira igo ginen lehenengo eguna izan zen hori. Gero jaialdi ugari etorri ziren. Ea datorren urtean berriz Sonoramaran elkartzeko aukera dugun.
Baina Green Day ez da gure talde bakarra. Unibertsitatean neka-neka eginda geundenean Coldplayren 'Viva la vida' jartzen genuen, erlaxatzeko. Arnasa hartzeko. Gero The Killersen 'Human' heldu zitzaigun. Talde hau BBK Liven ere ikusteko aukera izan genuen. Gure Vetusta Morla maitearen zuzenekoekin ere gozatzeko aukera izan dugu. Banda hau zuri esker ezagutu nuen, eta handik aurrera 'Copenhague' entzuten dudan bakoitzean elkarrekin bizitako momentuak etortzen zaizkit burura. Supersubmarina, Shinova, Keane, Dinero, Bon Iver... Zerrenda luzea da benetan. Ederra da benetan abestiek lagunak burura ekartzen dizkigutenean. Konexio bikaina.
Datorren astean Nafarroa zeharkatuko dugu. Ane Pikazak 'Nora' pelikulan egiten duen bezala. Abentura berriak biziko ditugu, urte eta erdi ondoren, berriro elkarrekin bidaiatzen. Urtarrilero egiten genuen bezala. Ziur oraingoan Izaroren abesti berria entzungo dugula. Datorren astean, eta etorriko diren bidaietan. Nora? Edonora.
Publicidad
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.