Borrar
Futbolari bat, ezkutua musukatzen. Fotolia
Nongoak dira?

Nongoak dira?

Viernes, 27 de mayo 2022, 13:28

Nongoak dira futbolariak? Zer taldekoak? Zer planetatik datoz? Izan daitezke talde bakar batekoak bizitza osoan, edo talde askotakoak, liga askotakoak, Espainiakoa, Ingalaterrakoa, Alemaniakoa, Txinakoa, Turkiakoa, Argentinakoa… Eta izan daitezke lehen edo bigarren mailakoak, edo are beherago dauden mailetakoak, baita mailarik gabekoak ere. Inoiz entzun gabeko herri edo hirietakoak: Transilvaniako Cluj-Napocakoak edo Kazakhistango Kostanaikoak. Izan daitezke elastikoaren ezkutua lizunki musukatzen duten horietakoak, talde bati betiereko maitasuna zin egiten diotenak, edo bihotzeko taldearen aldeko adierazpen sutsuak egiten dituztenak, baita talde ohien aurkako golak ospatzen ez dituztenak ere. Futbolari triste edo damutuak alegia.

Sentimentalak edo serioak izan daitezke, jokatzeko moduari edo emaitzari gehiago begiratzen diotenak, perfekzio bilatzaileak, segalariak edo metafisika zaleak, dribling-aren erretorikoak, hizlari trebe eta liluratzaileak, edo harira zuzen joaten direnak, baloiaren jabetzaz ahaztuta. Misterio araka ezinak gordetzen dituztenak, mirari bilatzaileak, desmarkearen rapsodak, txilenaren fakirrak, ahora etortzen zaien lehenengo gauza botatzen dutenak. Egiatiak edo zuhurtziagabeak. Jokoz kanpoaren pitagorikoak. Festa-zaleak eta etxezuloak. Beren burua lurrera botatzen dutenak edo erori bezain laster malgukien abiadan zutitzen direnak. Leku guztietakoak dira futbolariak, eta inongoak ez. Orain gutxi jakin dugu, gainera, futbolariak Estatu arazo bihur daitezkeela, edo petrodolarren erromes. Edo irudi eskubideenak. Gutxitan, beren baitakoak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Nongoak dira?