Ulertzen dut aspaldian, jende gehiena bere udalerritik edo herrialdetik sekula ateratzen ez zen garai haietan, esanguratsua izan zitekeela jaioterria, askorentzat ezagutuko zuten paisaia bakarra. Sorterria aipatzea tribua aipatzea zen, tribuaren boterea, tribuaren marka. Non jaio, halakoa izan. Ez du axola bertan bost egun, bost urte edo bost hamarraldi pasa dituzun.
Publicidad
Ulertzen ez dudana gaur egun jaioterriari ematen zaion garrantzia da. Are gutxiago, besteak beste, kazetariok norbait aurkezterakoan jaiotegunaz gain jaioterria aipatzeko dugun tema. Zertarako da esanguratsua datu hori pertsona gehienok sorlekutik kanpo bizi garen honetan?
Adibiderik hurbilena jarriko dut. Donostian sortu ninduten eta berrogei urte baino gehiago daramat Hondarribian bizitzen (kanpoan, ez batan ez bestean emandako tarte batzuk salbu). Nire bizitzaren erdia baino gehiago. Ez dut nire burua donostiartzat, aspalditik. Kanpotik begiratzen ditut aspaldian donostiarrak, kanpotik ikusten eta miresten ditut. Kanpotik.
Eta, halere, jakin badakit askorentzat donostiarra naizela eta horrela izango naizela beti Hondarribian eta hemendik kanpo ere bai. Kanpotarra naiz aspalditik bizileku dudan honetan, kanpotar sentitzen naiz Donostiara noan bakoitzean. Zenbat urteren buruan bertakotzen da herritar bat?
Gaur egun guztiok dugu ainguratze ugari, anitza da guztion identitatea. Eta halere, nongoa zaren galdetzen dizute edo galdetu gabe hangotzat edo hemengotzat hartua izango zara, jaioterri suertatu zitzaizun horren eragina biderkatuz, zuretzat nondik norako horrek garrantzi gutxi badu ere. Han sortu zinen, hangoa zara eta nor zaren adierazteko bi datu emango dira, beste edozeren aurretik, jaioteguna eta sorterria.
Publicidad
Non jaio zinen da galdera bat. Bestea litzateke nongoa zaren galdetzea, baina hori ez zaio ia inori bururatzen.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.