Borrar
'Non dira haurrak?' antzezlanaren irudi bat.
'Non dira haurrak?' antzezlana, asteburu honetan, BBK salan

'Non dira haurrak?' antzezlana, asteburu honetan, BBK salan

Tartean Teatroa konpainiak ekoizpena estreinatuko du Bilboko aretoan larunbat honetan eta igandean, 19.30ean

Zurekin

Viernes, 27 de septiembre 2024, 23:16

'Non dira haurrak?' izenburuko ekoizpena estreinatuko dute BBK Salak eta Tartean Teatroa konpainiak Bilboko aretoan bertan larunbat eta igande honetan, irailaren 28an eta 29an, 19.30ean. Ondoren, urriaren 4an, 5ean eta 6an, gaztelaniazko bertsioa aurkeztuko dute.

BBK-ko arduradunek antzezlanaren aurkezpenean nabarmendu zuten BBK Salaren azken hiru urteetako seigarren ekoizpen propioa dela, «sorkuntza gune izatearen aldeko apustua» egin zutenetik, eta «ez soilik erakusketa gune».

Jokin Oregik idatzi eta zuzendu du 'Non dira haurrak?', eta gertaera tragiko eta gogor batetik abiatzen da (Maddi 8 urteko neskatoaren suizidio saiakera), helduen munduaren erretratu korala egiteko. Izan ere, antzezlaneko haurrak ez dira taula gainean agertzen, pertsonaiek interpelatu egiten dituzten arren.

Haurtzaroaren ez-agertze horrekin kontrajarrita, «gizarte apurtu, krudel, antsietate eta depresibo bat deskribatzen dugu, ezinbestean belaunaldi berriengan eragina duena», aurreratu zuen Oregik berak lanaren aurkezpenean.

Iraia Eliasek eta Sandra Ferrusek (euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan txandakatuz, hurrenez hurren), Getari Etxegaraik, Javier Barandiaranek, Iñigo Aranburuk, Ruth Guimerak eta Irene Zarrabeitiak osatzen dute antzelanaren aktore zerrenda, Maddiren amaren eta aitaren, psikologoaren eta gainerako helduen rolak eginez.

Haur abesbatzaren laguntza

Gainera, BBK Salak itxura berezia izango du 'Non dira haurrak?' lanaren antzezpenetarako, eta emanaldi bakoitzeko edukiera 110 pertsonara mugatuko da. Horrela, normalean besaulkiak dauden eremua ekintzarako espazio nagusia izango da, eserlekuak kenduta, eta zati bat eszenatokian bertan ere garatuko da.

Gainera, Bilboko Koral Elkarteko haur abesbatzak lagunduko dio taldeari, eta, Oregik azaldu duenez, «bere ahotsekin babestuko du kontakizunaren gainetik doan baina eszenan ikusten ez dugun haurren presentzia».

Adrian Garcia de los Ojosen jatorrizko musika, Miren Agur Meabe idazle eta poetak propio sortutako letrekin, zuzenean entzungo da emanaldietran, eta «oilo ipurdia jarriko duen luxu ikaragarria» izango da, Oregik ziurtatu zuenez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Non dira haurrak?' antzezlana, asteburu honetan, BBK salan