Txekiar Errepublikan oinetako bat botatzen dute, atzerantza eta beraien eskumako sorbaldaren gainetik. E. C.

Nola ospatzen dute Gabon Zahar eguna munduko gainontzeko herrialdeek?

GABON ZAHAR EGUNA ·

Oinetakoak botatzea, patatak ohe azpian gordetzea edota platerrak auzokideei jaurtitzea, ekintza oso ohikoak dira hainbat tokitan

NAHIKARI CAYADO

Sábado, 28 de diciembre 2019, 23:19

Batzuetan uste dugu inguratzen gaituena normala dela. Gu ohituta gaudenez, eta ez zaigunez arraroa iruditzen, ez dugu pentsatzen munduko beste toki batean aho zabalik geratuko liratekeela Gabon Zahar gauean, esaterako, hamabi mahats jaten ditugula esandakoan. Ba bai, hori gertatzen da, baina baita alderantziz ere.

Publicidad

Txekiar Errepublikan, esate baterako, emakume ezkongabeek urte amaiera ospatzeko etxeko ateari bizkarra ematen diote. Ondoren, oinetako bat botatzen dute, atzerantza eta beraien eskumako sorbaldaren gainetik. Erortzerakoan, zapataren punta atera begira baldin badago, emakumea datorren urtean ezkonduko dela esan nahi du. Bestetik ordea, zapataren takoia aterantz zuzenduta baldin badago, emakume horrek beste urte batez itxaron beharko du gutxienez.

Beste herrialde batzuetan, Kolonbian esate baterako, oso normala da patatak ohe azpian gordetzea. Hiru izan behar dira derigorrez, bat zuritua, bigarrena erdi zuritua eta hirugarrena azal eta guzti. Hurrengo egunean, eta begiak estalita dituztela, patata bat aukeratu beharko dute. Azala daukana aukeratzen baldin badu, ekonomia oparoko urtea izango du. Erdi zurituta dagoenak, asmatzen erreza denez, ez du aldakuntza handirik nabarituko bere banku korrontean. Hirugarrenak aldiz, pobreziaz beteriko urte bat izango duela esanahi du. Ziurrenik, eta nahiz eta begiak estalita izan patata aukeratzerako orduan, litekeena da ukimenak paper garrantzitsua izatea tradizio honetan.

Danimarkan, bestalde, platerrak jaurtitzen dituzte urte berriari ongi etorria emateko. Bai, hala da. Egun konkretu honetan ez da harrikorik egiten herrialde honetan. Afaria amaitu eta auzokideen ateen kontra jaurtitzen dira platerrak. Tradizioaren arabera, zenbat eta plater gehiago hautsi, geroz eta lagun edo senitarteko gehiago dauzkate. Behin baxera amaituta, aulki batera igotzen gero bertatik salto egiteko.

Hauek dira beraz, munduko beste herrialde batzuetan urtero, eta Gabon Zahar egunean, urteari ongi etorria emateko egiten diren bestelako tradizioak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad