Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
NAHIKARI CAYADO
Domingo, 8 de diciembre 2019, 00:58
Norbanakoaren immunitate-sistema oso aldakorra da, pertsonen itxura fisikoen bezain aldakorra, alegia. Batzuk beste batzuk baino gehiago gaixotzen dira. Badaude mukizapia sudurrean itsatsita hilabeteak pasatzen dituztenak, beste batzuek buruko mina zer den ezagutzen ez duten bitartean. Horrek ez du esan nahi, hotzeritik edo gripetik inor babestuta dagoenik. Izan ere, www.thyssenkrupp-homesolutions.es enpresako adituen ikerketek ezagutzera eman dutenez, espainiarren %75ak horrelako patologiaren bat sufritzen du urtean behin, behintzat. %50a aldiz, urtean birritan gaixotzen da bai hotzeriaz edo gripeaz, %20a bestalde, hiru edo gehiagotan.
Gaixoen portzentaje hauek gutxitzeko, adituek hainbat neurri gomendatzen dituzte, patologia hauen efektua gutxitzeko hain zuzen. Haien artean, eta osasun arlokoen hitzetan garrantzitsuena dena, gorputz osasuntsu bat izateko, egunero kirola egitea behar-beharrezkoa da. Diotenez, eta nahiz eta topiko bat iruditu litekeen, egunean behin kirola praktikatzeak pertsonen immunitate-sistema asko hobetzen du, beraz, defentsen indarra askoz ere sendoagoa da.
Ez erretzea eta behar bezain beste lo egitea ere, ezinbestekoak dira gaixotasunak ekiditzeko. Horretaz gain, likido asko edatea ere oso gomendagarria dela azpimarratu dute. Gehien bat ura edatea izango litzateke osasunarentzat aproposena, hala ere, teak, infusioak edota saldak ere oso osasungarriak dira gure sistemarentzat.
Beste alde batetik, eta asko azpimarratzen dutenez, antibiotikoak kasu oso gutxietan hartzea gomendatzen dute. Beraien esanetan, hauek ez dituzte birusak eliminatzen, infekzioak desagertzeko soilik hartzea aholkatzen dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.