

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 10 de abril 2022, 00:28
Jada erabakita daude zuberotarrek datozen hamar urteotako pastoralak eta hiru urtetako maskaradak zein herritan ospatuko diren. Hala, dantzan.eus atariak horien berri eman du azken orduotan. Herritarrek ikusten dutenean badela taldea eta gogoa maskaradak edo pastoralak prestatzeko hedabideetan eman ohi da horren berri.
Batzutan gerta liteke urte berean udalerri bat baino gehiagok pastoralak edo maskaradak prestatzeko erronka euren gain hartzea. Hori jazotzen denean, akordiora iristen ez badira, zenbaitetan egitasmo hauexek herri batean soilik gauzatu beharrean, bi herritan antolatu egin ohi dira.
Momentuz datozen hiru urteetako maskaraden berri eman dute, 2023an Maulen, 2024an Pagolan eta 2025ean Lakarri-Altzain ospatuko dirneak. Pastoralak, aldiz, hamar urteren buruan non izango diren ezagutzera eman dute, hala nola, 2022an Muskildin, 2023an Urdiñarben, 2024an Gamere-Zihigan, 2025ean Barkoxen, 2026an Sohüta-Hokin, 2027an Zalgize-Irurin, 2028an Altzürükün, 2029an Alozen, 2030ean Idauze-Mendin eta 2031an Lakarri-Altzain gauzatuko direlarik.
Maskaradak Zuberoako neguko inauteriak dira, ikuskizun zehatz eta antzerkiko baliabidez hornituak izaten direnak. Egitasmo hauxe jatorri zahar bezain ezagunekoa da. Aspaldi 80 dantzari inguruk parte-hartzen zuten maskaradetan, eta, egun, hogei bat dantzarira murrizten da. Lehendabiziko urteetan gizonezkoek soilik esku hartzen bazuten ere, egun ohikoa da horietan emakumezkoak nahiz gizonezkoak dantzan ikustea. Dantzak, bertsoak eta kantuak uztartzen ditu egitasmo honek.
Pastorala, berriz, Zuberoan ospatzen den herri-antzerkia da, kanpoan, herriko plazan, hartarako nahita jarrita dagoen antzeztoki edo triate baten gainean ospatzen dena. Antzezpena, hasieratik amaiera bitarte bertsoz kantatzen da, Zuberoako euskara kontakizun hauen erdigune delarik. Maskaradetan bezalaxe herriko gizonezkoek bakarrik, edo, gutxiagotan, herriko emakumezkoek bakarrik antzezten zituzten pastoralak, baina azken urte hauetan gizon-emakumeak nahasten dira horietan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Descubre la fruta con melatonina que te ayudará a dormir mejor
El Diario Vasco
Multas por las gallinas 'sin papeles'
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.