!['La Noche De...' saioak 25 urte bete ditu](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202009/22/media/cortadas/felix-linares-knH-U120243320954U4H-1248x770@El%20Correo.jpg)
!['La Noche De...' saioak 25 urte bete ditu](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202009/22/media/cortadas/felix-linares-knH-U120243320954U4H-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Lunes, 21 de septiembre 2020, 21:51
Ospakizunetan murgilduta dago 'La Noche De...' saioa. Hilabete honetan 25 urte bete ditu, eta Felix Linaresek eta saioko lantaldeak behar bezala ospatu nahi dute. Hala, astearte honetako 'La Noche De...' saioak Green Book filma estreinatuko du telebistan. Benetako gertaeretan oinarritutako lan horrek hiru Oscar Sari irabazi zituen, eta gainera, aurten Donostia Saria jasoko duen aktorea da bertako protagonista: Viggo Mortensen.
Horren aurretik, El Curriculum De... atalean, Viggo Mortensenen ibilbidea errepasatuko dute. Hainbat zinema sari irabazi ditu, tartean bere ibilbide profesionala sarituko duen Donostia Saria, Alatriste filmagatik Goya sarietarako izendapen bat, Urrezko Globoetarako lau izendapen edota Oscar Sarietarako hiru izendapen, guztiak aktore onenagatik.
Ondoren, 25 años LND atala izango dugu ikusgai, iraganera begirada bat bota eta Euskadin duela 25 urte zer ari zen gertatzen aztertzeko. Garai hartan, zineman baino, txirrindularitzan jarrita zegoen arreta, orduan korritu baitzen lehenengo Espainiako Vuelta, non Abrahan Olano gipuzkoarrak podiumeko bigarren postua eskuratu zuen.
1995eko irailaren 19an emititu zen lehen 'La Noche De...' eta, hori dela-eta, saioarekin batera jaiotako ikusleen bila aritu izan da dira azken asteotan. Ikusle askok hartu dute parte, eta asko izan dira ere 'La Noche De...' saioa zoriondu nahi izan dituztenak.
25. urteurren hori dela eta, irailaren 22ko Euskal Zinemaren galan omenaldi txiki bat egingo zaio 'LND' programari. Felix Linares irrati eta telebistako aurkezle beteranoa ere izango da ekitaldian, jakina. Linaresek ez du urte bakar batean ere hutsik egin zinemarekin Donostian duen hitzorduan. Gala ETB4n jarraitu ahal izango da, 22.30etik aurrera.
Bestalde, eta urtemuga berezi hau publiko guztiarekin ospatzeko, urriaren hasieran Bram Stoker's Dracula (1992) filma proiektatuko da Donostiako Kristina-Enea parkean. 'La Noche de...' saioak eman zuen lehen filma dugu, orduan ere Felix Linaresen beraren eskutik. Gau berezia izango da, eta ez dira faltako zirrara, izua eta, ohi bezala, zinemarik onena. Bertan egoteko nahikoa izango da gonbidapena lortzea, 'LND' saioaren webgunearen bitartez.
Francis Ford Coppolak zuzenduta, Gary Oldman, Winona Ryder, Anthony Hopkins eta Keanu Reeves dira pelikulako protagonistak.
Transilvaniako printze liluragarriaren istorioa hizpide duen klasikoaren bertsioa da lana. Ekialdeko Europatik XIX. mendeko Londresera egingo du bidaia printzeak (Gary Oldman), maitasunaren bila. Izan ere, mendeen ondoren, erortzear dagoen bere gazteluan bakarrik bizi da; baina gizakionganako grina gero eta indartsuagoa da Dracularengan, eta horrek isolamendutik aterako du. Mina (Winona Ryder) ezagutuko du, galdutako maitasunaren berraragitze gisa agertuko zaion neska gaztea, eta biak erromantizismoz betetako pasiozko bidaia izugarrian murgilduko dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.