Borrar
'Izotz ura' liburuaren azala.
Nobela nostalgikoa belaunaldi iritsi berri batentzat

Nobela nostalgikoa belaunaldi iritsi berri batentzat

Aiora Sampedro

Lunes, 22 de abril 2024, 01:08

Lide Hernandoren eleberriaren protagonista hirukoitza da: Saioa, Mara eta Xantiren inguruan egituratzen da trama. Iraganeko harreman gorabeheratsua bat-batean amaituko da Saioaren eta Mararen artean sortutako gatazka baten ondorioz eta egunera arte iraungo du haserreak. Eleberria aurreikusitako heriotza baten moduan hasten da, Xantiren heriotza jakin berritan, Saioak eta Marak hainbat urteren ondoan elkar topatu beharko dute haren hileta omenaldian. Horrek, iraganeko gatazkak birpasatzera eramango ditu eta momentuan haiei zein modutan aurre egin erabaki beharko dute.

Izotz ura

Eleberriak atzera begira erara kontatzen hasitako tramaren gaineko misterioa mantentzen ongi funtzionatzen du. Xantiren heriotzaren berri hasieratik eman eta gero, Saioaren eta Mararen arteko arazoaren zergatiak pixkanaka jakinarazten joango da narratzaile orojakilea. Horretan, bi emakumeen ahots intimoa helarazten digu Hernandok, eskola garaietaraino eramanez. Ondo asmatzen du bi nerabek taldean enkajatzeko ahaleginean aurre egin behar dieten beldurrak izendatzen, taldeak nor edo nor baztertzean testigu jarduten duenaren kulpa, mendekua nola egosten den.

Azken finean, harreman baten hasiera eta amaieraren tenporizazioa egiten du Hernandok nerabeen bizitzan jazoera esanguratsuenak izaten direnak nabarmenduz. Izen eta abizenak dituzten bi neskaren oroitzapenak diren hauek ezein euskal gazterenak izan daitezke kontakizunak hartzen duen tonu intimoa eta inguruaren konposizioa, kasu honetan politikoa, gaztetxea, musika-taldeak… etab. Aldi berean, 2000 hamarkadako euskal gazte giroaren kronika egiten du egileak. Idazlearen lehen eleberria izanda, tonua asmatzen egindako lan oso duina.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Nobela nostalgikoa belaunaldi iritsi berri batentzat