Borrar
Uzuri Arevalo, boxeatzen. Behean, entrenamendu batean. ABM imagen
«Nire aitak telebistan ikusi ninduen arte ez zuen jakin boxeoan ari nintzela»

«Nire aitak telebistan ikusi ninduen arte ez zuen jakin boxeoan ari nintzela»

Uzuri Arevalo boxeolari mungiarra amateur gisa lehiatu da Euskadiko Txapelketan eta eskoletan kirol hau irakasten die ikasleei. Azaldu duenez, «ringean kolpeak oro har ez dira nabaritzen, biharamuna okerragoa da»

Leire Larrazabal

Jueves, 8 de julio 2021, 21:36

Kerman Lejarraga, Andoni Gago eta Jon Fernandez bezalako euskal boxeolariek boxeoa mapan jartzea lortu dute. «Maila altua daukagu hemen», onartzen du Uzuri Arévalo mungiarrak. Sei urte daramatza boxeoan eta horietatik lau amateur mailan lehiatzen (momentura arte, 17 borroka egin ditu). Gainera, eskoletan kirol hau irakasten die ikasleei. Izarrak klub taldean hasi zen disziplina berrian eta orain dela hiru Basakick taldean sartu zen. Ekainaren 12an Euskadiko Txapelketan parte hartu zuen eta gauzak ez ziren nahi bezala irten. Sudurretik odoletan hasi eta egun horretako beroak ere ez zuen lagundu. Pena izugarria, hurrengoan izan beharko!.

-Noiz hasi zinen boxeoaz interesatzen?

- Txikitan gurasoei arte martzialak ikasi nahi nituela esaten nien. Ez nekien oso ziur zer zen eta gurasoek ez zidaten jarramonik egiten. Orain dela hamar bat urte Bilboko gimnasio batean kickboxing, boxeo eta muay thai clase batzuetara joan nintzen, denbora gutxi baina asko gustatu zitzaidan. Sei urte igaro dira boxeo talde batetan sartu nintzela.

-Nola azaldu zenuen familian boxeoa egin nahi zenuela? Zelan hartu zuten erabaki hori?

-Hasiera batean entrenamendua baino ez zen, orduan ez zidaten trabarik ipini. Lehiaketetan hastea erabaki nuenean, amari kontatu nion eta, noski, ez zitzaion bat ere gustatu baina beno... Nire aita, berriz, telebistako «Ur Handitan» saioan agertu nintzen arte ez zen enteratu.

-Ring batera noiz igo zinen?

- Nire debuta 2017 izan zen, Urdulizen. Desastre hutsa!!! (kar kar). Oso urduri nengoen eta mugitzeko gai ere ez nintzen izan (kar kar). Dena den, jada 17 borroka egin ditut eta eroso nago ring gainean.

-Gogoratzen duzu irabazi zenuen lehen borroka?

- Bai, Lezaman irabazi nuen. Gainera, emakumeen indarkeriaren aurkako gau-jai bat zen, neskak bakarrik borrokatu genuen eta poztasun izugarria izan zen niretzako.

-Aurkariarekiko zer sentitzen da?

-Errespetua, mirespena... aurrean daukazun pertsonak lan izugarria egin du borroka hori prestatzeko eta, horregatik bakarrik, biok irabazi dugula uste dut. Noski, epaileak irabazle ematea gehiago motibatzen nau (kar kar).

-Boxeoa gaizki ikusita dago...

-Bai, baina azken aldi honetan gero eta gehiago ikusten ari da, modan dagoela esango nuke. Egia da askok oraindik txarto ikusten duten kirola dela baina uste dut ezjakintasuna dela gehienbat. Lehen entrenamenduak ez ziren orain diren bezalakoak eta jende baldarrak jarduten zuen gehienbat. Gaur egun, disziplina handia exigitzen du; elikadura egokia eta entrenamendu gogorrak egitera behartzen zaitu kirol honek.

-Askok matxistatzat jotzen dute kirol hau. Gizonen kirola izaten jarraitzen du?

-Gero eta gutxiago esango nuke baina momentuz bai. Oso boxealari gutxi daude neskak direnak, amateur eta profesional mailan batez ere. Bizkaiko Txapelketan ez dut aurkaririk izan. Badirudi ordea, belaunaldi berrietan neska gehiago egongo direla, behintzat entrenamenduetan gero eta gehiago gara, eta, lehiaketetan ere, apurka-apurka animatzen hasiko direla uste dut.

«Fama txarra»

-Txanpon baten bi aurpegiak aurki ditzakegu. Batetik, txarto ikusita dagoen kirola da, baina, bestetik, boxeoa gorantza doan kirola da.

-Bai, boxeoak fama txarra izan du urte askotan, boxealari batzuen iskanbilengatik. Baina boxealariak errendimendu altuko atletak dira eta bizitza osasuntsua eraman behar dute maila altu batetan lehiatzeko.

-Kirol oso konpletoa dela diote. Zeintzuk dira bere onurak?

-Gorputz osoa lantzen duen kirola da. Gorputzaren muskulu tonifikazioa lantzen da, baita gaitasun kardiobaskularra ere. Gainera koordinazioa eta psikomotrizitatea asko lantzen dira. Kontzentrazioa eta disziplina ere hobe ditzakezu. Eta arazoak jipoitzeko kirol ezin hobea da (kar kar).

-Hezkuntza zentruetan ere eskolaz kanpoko ekintzen artean eskaintzen da eta oso harrera onarekin. Zer irakasten diozue gazteei?

-Bai, oso goian dagoen kirola da eta eskoletan ere sartzen ari da. Batez ere, errespetua besteekiko, eta boxeoa ez dela borroka egitea, baizik eta kirol bat dela, gainera oso ondo datorkie koordinazioa lantzeko. Adin horietan kontakturik gabe lantzen dugu.

-Boxeoaren lege nagusia 'eman eta ez hartu' ohi da.

-Bai, boxeoa «azkarrentzat» da eta ez «indartsuentzat», hau da, buruarekin boxeatu behar da. Jendeak uste du boxeoa jotzean datzala eta benetan, zailena boxeoan, aurkariak zu ez jotzea da, defentsa on bat eginez, hankak mugituz eta fisiko on bat edukiz.

-Mina noiz nabaritzen da eta gorputzeko zein atalak izaten dira ondorio latzenak pairatzen dituztenak?

-Ring-ean kolpeak orokorrean ez dira nabaritzen, tentsioa eta momentuko adrenalinagaitik. Amateur kategoriako borroka batean lesioak egotea zaila izaten da. Biharamuna txarragoa izaten da (kar kar), gorputz osoa minduta eduki dut baten baino gehiagotan. Entrenatzean lesio edo min gehiago agertzen direla esango nuke. Sorbaldak eta hankak asko sufritzen dute, kontraktura asko agertzen dira entrenamendu gogorren ondorioz. Fisioterapeuta bat laguntzat izatea oso ondo dator (kar kar).

-Noraino heldu nahi duzu boxeoan?

-Epe luzera begiratuz, amateur kategorian jarraitu nahi dut gorputzak uzten didan arte edo bizitzako egoeraren batek eragotzi arte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Nire aitak telebistan ikusi ninduen arte ez zuen jakin boxeoan ari nintzela»