Borrar
Nike zapatila batzuk PIXABAY
Nikeko goi-kargu batek dimisioa eman du, zapatilak birsaltzeagatik izandako eskandalu baten ondorioz

Nikeko goi-kargu batek dimisioa eman du, zapatilak birsaltzeagatik izandako eskandalu baten ondorioz

Antza, bere semeak kirol-zapatila esklusiboak saltzen zituen, eta amaren izenean zegoen kreditu-txartel bat erabili zituen oinetakoak erosteko

NAHIKARI CAYADO

Viernes, 5 de marzo 2021, 16:13

Nikeko goi-exekutiba batek dimisioa eman du aste honetan bertan. Arrazoia? Bere semeak, antza, kirol-zapatila esklusiboak birsaltzen zituen. Horretaz gain, amaren izenean zegoen kreditu-txartel bat erabiltzen zuen oinetako horiek erosteko. Hori jakin eta gutxira kargua ustea erabaki zuen emakumeak.

Ann Hebertek 25 urte baino gehiago zeramatzan Nike enpresarentzat lanean, eta orain arte Beavertonen (Oregon, AEB) egoitza duen konpainiaren presidenteordea eta Ipar Amerikako dibisioko burua zen.

Nikek pasa den astelehenean eman zuen bere irteeraren berri, ohar labur batean, baina enpresak ez zuen dimisioaren inguruko azalpenik eman eta ordezkapena laster iragarriko duela esan zuen.

Heberten ukoa, ordea, Joe Hebert 19 urteko semea Bloomberg Businessweek aldizkariko informazio baten protagonista izan eta egun gutxira gertatu zen.

Gaztea West Coast Streetwear enpresaren jabea da, Nike eta beste marka batzuetako oinetako esklusiboak erosten dituena, ondoren prezio altuagoan saltzeko.

Argitaratutako informazioan zehazten zenez, besteak beste, Hebertek bere amaren kreditu-txartel bat erabili zuen 100.000 dolar baino gehiagoko zapatilak erosteko, ondoren saltzeko asmoz.

Horretarako, West Coast Streetwearrek programa informatikoak erabiltzen ditu, merkaturatu ondoren produktu esklusiboak Internet bidez berehala eskuratzeko aukera ematen dutenak.

Artikuluan, gazteak bere amak Nikeren zuen goi-kargua aitortzen zuen, baina bere negozioarekin loturarik ez zuela eta inoiz ez zuela informazio pribilegiaturik jaso azpimarratzen zuen.

Nikeko bozeramaile batek, gainera, baieztatu egin du Hebertek bere semearen jardueren berri eman ziola enpresari 2018an, eta, haren arabera, ez omen zegoen interes-gatazkarik edo barne-arauen urraketarik.

Kirol-zapatilen birsalmenta ohikoa da Estatu Batuetan duela hamarkada batzuetatik hona. Baina azken urteotan gora egin du, produktu mugatuen eskari handiago eta handiagoarekin, bildumak egiteko modukotzat eta denboraren poderioz balioa irabazten duten inbertsiotzat hartuta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Nikeko goi-kargu batek dimisioa eman du, zapatilak birsaltzeagatik izandako eskandalu baten ondorioz