Nøgen taldeak «mimo handiz» sortutako lana dakar Landakora
'Åben Cirkel' ·
Donostiarrek zazpi kantuz osaturiko 'zirkulu irekia' plazaratuko dute Ahotsenean datorren asteazkeneanSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
'Åben Cirkel' ·
Donostiarrek zazpi kantuz osaturiko 'zirkulu irekia' plazaratuko dute Ahotsenean datorren asteazkeneanNøgen behin entzutzen duenak, betiko gogoratzen du. 2016an izan zen Markel Idigoras, taldeko kideak, bere ukelelea hartu eta taldearen lehenengo akordeak egin zituela Danimarkan zegoela, Erasmusean. Egonaldiaren amaieran, Donostiara ekarri zuen biluzteko gogo hori (hori baita Nøgen hitzaren esanahia danieraz: biluzik), atzerrian malenkoniarekin sortutako errimetan oinarrituta dagoena. Eta berehala kutsatu zituen Alex Irazusta gitarran eta Ane Negueruela ahotsean. Horrela ekin zion taldeak, -hasieran hirukote bezala-, bere ibilbideari, pop folk alai baten eragina zuten abestiekin kontzertuak eskainiz. Soinu handiagoa eta sendoagoa lortzeko asmoz, urte amaieran Olatz Cuevas (baxuan) eta Jokin Guilisagasti (baterian) batu zitzaien. Harrez geroztik, ez diote musika jotzeari utzi, eta 'Åben Cirkel', beraien azkeneko lana, labetik berria aterata dagoena, dakarte aurtengo Durangoko Azokara.
«Izenburuak 'Zirkulu Irekia' esan nahi du, eta horren bidez errepresentatu nahi izan duguna da, momentu bat ez dela inoiz modu berean errepikatuko. Nola denborarekin, leku berdina ezberdin bihurtzen den, urteekin aldatu egin delako... Kontzeptu horri buelta bat emanez sortu genuen, eta diskoko abestiek horri buruz hitz egiten dute», azaldu du taldeko abeslaria den, Ane Negueruelak.
Bere ikasketak amaitzeko egin zuen etenaldiaren ondoren grabaturiko lehenengo diskoa da hori, momentura arte egin dutenetan -'Lys' (2017), 'Liv til døden' (2018) eta 'Under Alt' (2020)-, desberdinena dena. «Nøgen izaten jarraitzen dugu, eta diskoan horrela nabaritzen da. Baina toke ezberdinak sartu ditugu, rockeroagoak, ganberroagoak... Aurreko lanetan entzuten ez zirenak», gaineratu du. Guztira, zazpi kantuk osatzen dute albuma, -17, Guztia edo ezer ez, Orein, Glastonbury, Abendua, Galdu duenari eta Maleta-, eta hainbat artista ezberdinen parte hartzea izan dute bertan. Jendaurrean aurkeztutako lehenengo kantuan izatez, 'Abenduak' izenekoa, La M.O.D.A. taldeko David Ruiz izan dute lagun, euskaraz kantari. Abestiak denok bizi ditugun momentu zailen inguruan hitz egiten du. «Hau da inoiz egin dugun diskorik landuena, bereziena eta osoena. Prestatu belarriak leku berriak ezagutzeko, aldaketa dator», mezuarekin iragarri zuen taldeak bere disko berriaren kaleratzea sare sozialetan.
Negueruelak berak dioenez, bi urtez gure gizartea markatu zuen pandemiaren arrastoa ere nabari daiteke diskoan. «Inflexio puntu bat bezalakoa izan da. Zer gustatuko litzaiguke egitea, zer ez... Zerk daukan garrantzia, zerk ez... pentsatzera eraman gaitu. Eta ondorioz, etenaldiak disko hau askoz gehiago lantzeko denbora eman digu, eta baita kantu bakoitzari mimo gehiago emateko ere», azaldu du.
Nøgen taldea zuzenean ikusi nahi duenak, hurrengoko egunetan izango du horretarako aukera Durangoko Azokan. Lehenengo egunean, abenduaren 6an, asteazkenean, Ahotseneako eszenatokira (Plateruena Kultur Aterpean kokatuta egongo dena) igo ziren goizeko 11.00etan. Gainera, gainontzeko Azoka egunetan (10ean, igandean, Landako Guneak ateak itxi arte) beraien standean egongo dira diskoak saltzen eta gerturatzen diren zaletuekin hitz egiteko prest. «Abenduaren hasieran beti ikasketekin buru-belarri hartzen ninduten data hauek. Horregatik, aurreko urtean izan nintzen lehenengoz Azokan eta oso-oso polita iruditu zitzaidan. Bai zaletuekin hitz egiteko eta beste musikari batzuekin erlazionatzeko eta gauzak konpartitzeko, benetan toki polita da. Eta noski, baita Gabonetako opariak egiteko ere», gaineratu du abeslari donostiarrak. Aitortu duenez, «irrikitan» dago asteazkenean Ahotseneako oholtza gainera igotzeko eta Durangora hurbiltzen direnen aurrean zuzenekoa eskaintzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.