Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 17 de agosto 2020, 20:38
Newcastlen ospatu da pandemia garaiko lehendabiziko musika festibala. Izan ere, martxotik musika jaialdi bat era masiboan aurrera eraman den lehendabiziko aldia izan da. Baina, musika jaialdia ezohiko era batean burutu dute, 500 plataforma ezberdinetan sakabanatuta egon baitziren ikus-entzuleak. Horren bitartez, pandemiari aurre egiteko ezinbestekoak diren segurtasun distantziak bermatu zituzten. Sam Fender musikari britainiarrak ipini zion erritmoa ikuskizun aitzindari honi.
Newcastleko (Erresuma Batua) Virgin Money Unity Arena zelaian burutu zen jaialdia pasa den asteazkenean, abuztuak 12. Andamio bakoitzak aulki, janari eta edari zerbitzu ezberdinak aurkezten zituen. Ikus-entzuleek ezinbesteko zuten maskara jantzita bertaratzea eta ezin zuten inolaz ere plataformatik irten, komunera joateko beharrizana bazuten salbu.
Ezohiko jaialdi horrek oihartzun ikaragarria izan du nazioartean. Hori dela medio, milaka iritzi bildu dira sare sozial ezberdinetan, eta gehiengoak egitasmoa txalotu egin du, aurkeztu zuen kudeaketa eta exekuzio paregabearengatik, alegia.
Musika ikuskizunaren arduradunak pozik agertu dira lortutako emaitzarekin. Hala, eurentzat ohore bat izan da musikaren errekuperazioarekin lagundu ahal izana. Hori dela bide, hemendik aurrera horrelako esperientzia gehiago eskaintzeko euren asmoa aurkeztu dute. Hala, jaialditik tokiko artisten eskaintza handiagotzeko buru belarri jarriko dira lanean, Maximo Park, The Libertines edota Van Morrison artisten mailako kontzertuak emanez, hain zuzen ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.