

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Lunes, 17 de marzo 2025, 10:43
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lau gaztek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en esperientzia profesional bat izateko aukera izango dute aurten ere, Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim museoek eskaintzen duten beka programaren zortzigarren deialdiari esker.
Aurtengo edizioa urria eta abendua bitartean izango da, eta izena emateko epea apirilaren 21ean amaituko da. Hautatutako gazteek 4.000 dolarreko diru laguntza jasoko dute, Bilboko museoko iturriek jakinarazi dutenez.
Programak esperientzia profesionala eskaintzen du artearekin eta museoen jardunarekin zerikusia duten gaietan trebatzeko New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-eko hainbat arlotan.
Praktikaldiak 2004ko urriaren 6tik aurrera graduatutako ikasleei zein graduaren azken urtea edo graduondoko ikasketak egiten ari direnei zuzenduta daude, beti ere bi baldintza betetzen badituzte: EAEn jaioak izatea edo bertan bizitzea 2023eko urtarrilaren 1etik eta ingeles maila altua izatea, ahoz nahiz idatziz.
Beka programak hainbat arlotan lan egiteko aukera eskaintzen du, besteak beste, arte ardura, erakusketen diseinua, hezkuntza, komunikazioa eta harreman publikoak.
Praktikaldiak irauten duen bitartean ikasleek banakako proiektu bat garatu beharko dute, bileretan parte hartuko dute eta praktikaldia egiten ari diren arloari dagozkion jarduerak bete beharko dituzte. Gainera, esperientziaren osagarri, bisitaldiak egingo dituzte erakusketa aretoetara, bilduma pribatuetara, enkante etxeetara eta hiriko beste museo batzuetara.
Interesdunek museoaren webgunean ikus ditzakete oinarriak, eta bertan eman dezakete izena apirilaren 21era arte.
Programari lotutako edozein zalantza edo galdera izanez gero, basqueinternships@guggenheim-bilbao.eus helbide elektronikora idatz daiteke.
Guggenheim Bilbao Museoak eta Solomon R. Guggenheim Foundation-ek proiektu berrien bidez bi erakundeen arteko harremana sendotzeko 2014ko abenduan sinatu zuten Kudeaketa Akordioaren berritzearen parte dira ikasleentzako bekak zein artista hasiberrientzako egonaldi programa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.