Nevadako unibertsitateko Jon Bilbao katedrarako irakasle gonbidatua aukeratzeko deialdia
HEZKUNTZA ·
Etxepare Euskal Institutuarekin batera sortu zen euskal diasporari eta kulturari buruzko ikerketa eta ezagutza nazioartean sustatzeko asmozSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
HEZKUNTZA ·
Etxepare Euskal Institutuarekin batera sortu zen euskal diasporari eta kulturari buruzko ikerketa eta ezagutza nazioartean sustatzeko asmozNAHIKARI CAYADO
Lunes, 3 de febrero 2020, 22:11
Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada System of Higher Education zentroak astelehenean bertan ireki zuten 'Jon Bilbao Katedra' burutuko duen ikertzailea hautatzeko deialdia. Izena emateko epea martxoaren 3ra arte luzatuko da.
Hautatua den adituak hilabeteko egonaldia egingo du Nevadan kokatzen den Reno hiriko Unibertsitatean. ... Data hau 2020ko abuztutik abendurako tartean izan beharko da, eta euskal diasporaren inguruko ikerketa proiektua burutuko du epe horretan.
Deialdia Nevadako Unibertsitatearen eta Etxepare Euskal Institutuaren webguneetan dago argitaratuta. Bertan agertzen diren xehetasunen arabera, beharrezko dokumentazioa postaz eta korreo elektronikoz bidali beharko da, besteak beste.
Jon Bilbao historialari, bilbiografo eta Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Liburutegiaren eragilea izan zenaren jaiotzaren ehungarren urteurrenarekin batera sortu zen, 2014an. Honen helburua, «Euskal diasporari eta euskal kulturari buruzko ikerketa eta ezagutza nazioartean sustatzea eta horretarako lankidetzan jardutea», da.
Onuradunak Nevada Estatuan dagoen Unibertsitate honetako 'Center for Basque Studies'-en (CBS) izan ohi du egoitza, hori baita Ameriketako Estatu Batuetako euskal diasporaren gaineko ikasketetako irakaskuntza eta ikerketa erakunde nagusia.
Horregatik hain zuzen, diru laguntza honek hainbat aukera eskainiko dizkio sarituari, hala nola, euskal Diasporaren ikerketarako trukerako espazioak garatzea, lankidetzarako aukera berriak identifikatu eta ideia berriak garatzea, eta baita amerikar ikergune eta ikertaldeetan euskal diasporari buruzko ikerketa txertatzea.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.