Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Maialen Lujanbiok Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen bigarren aldiz 2017an. Manu Cecilio

Nevadako Unibertsitateak emakume bertsolarien eskubideen aldeko liburu bat argitaratu du

Lanak hainbat bertsolari eta idazleren kolaborazioak izan ditu

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 28 de junio 2019, 21:05

Nevadako Unibertsitateak emakume bertsolarien eskubideen aldeko liburu berritzaile bat argitaratu du. Bertan hainbat emakume bertsolarik eta irakaslek egindako ekarpenak daude irakurgai. Lan honek emakumezkoek bertsolaritzan pairatu dituzten nondik-norakoak eta country musika eta poesiaren arloan izandakoak uztartzen ditu.

Publicidad

Liburuaren aurkezpen ekitaldia pasa den asteazkenean izan zen Donostian. Bertan 'Female improvisiational poets. Challenges and achievements in the twentieth century' izeneko liburuaren koordinatzaileak diren Xabier Irujo eta Iñaki Arrieta eta Maialen Lujanbio bertsolaria, liburuaren egileetako bat, egon ziren.

Amerikan eta Europan zehar banatuko den liburuan hainbat pertsonai publikok hartu dute parte: Miren Artetxe bertsolari gipuzkoarrak, Oihana Iguaran gipuzkoar bertsolari eta irakasleak, Joseba Zulaika euskal antropologo eta idazleak, Jone Miren Hernandez euskal irakasle, antropologo eta kazetariak, eta Carloine Dufurrenak, besteak beste.

Xabier Irujo Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroaren zuzendariak dioenez, iaz Elcon (Nevada) bertsolaritzari eta country poesiari buruz egindako biltzar baten ondorio da liburu hau. Irujo berak nabarmendu duenez: «aurkeztutako liburuak hainbat ikuspegitatik begiratzen die emakumeek mundu osoan eta, zehazki, euskal gizartean eskubide guztiak berdintasunetik izateko aurkitu dituzten arazoei».

Bestalde, Iñaki Arrieta Renoko Unibertsitateko Euskal Liburutegiko zuzendariak euskal bertsolaritzarekin eta Estatu Batuetako poesia country-arekin antzekotasunak daudela aitortu tu. Bere esanetan, «lotura batzuk daude kulturalki emakumearen papera aldarrikatzeko nahiko antzerakoak direnak».

Publicidad

Bestalde, Maialen Lujanbio Bertsolaritza Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen emakumeak goraipatu duenez liburuak ikuspegi unibertsala aurkezten du, nahiz eta liburua gai zehatz baten ingurukoa izan. Gainera, bertsolariak dioenez, «ingelesez idatzita egoteak sustapen handiagoa emateko balio izango du».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad