Iazko 'Girls Skate Nights' jardunaldia. O. H.

'Neskaters', emakumeak patinaren gainean ibiltzera animatzeko jardunaldia Bilbon

Abenduaren 27an, Zorrozaurreko Guretxoko skateparkean izango da eta erakusketak, tailerrak eta klaseak izango dira dohainik

Sábado, 21 de diciembre 2019, 00:14

Laurogeiko hamarkadan hasi zen patinaren moda Bizkaian. Urte horietan mutilak ziren, gehien bat, taularen gainean zebiltzanak The Beach Boys-en abestiren baten doinuaz. Gaur egun gauzak asko aldatu dira. Lehenik, jada ez da ia Kaliforniako taldearen abestirik irratian eta bestetik, neskak hurbilduz joan dira kirol ... honetara. Asko dira patinaren gainean salto eta mugimendu ikusgarriak egiteko kapazak direnak. Hala eta guztiz ere, skate-a gero eta emakume gehiagori ezagutzera emateko, Bilboko Guretxoko skateparkean 'Neskaters' jardunaldia antolatu dute abenduaren 27an.

Publicidad

Ekitaldi hau hainbat tailerrez osatuta egongo da: skate klaseak, artearekin zerikusia dutenak Bost eta berrogeita bost urteko emakumeei dago zuzenduta, non arratsalde osoa Zorrozaurreko Guretxoko skateparkean pasatu ahal izango dute kirol honetaz disfrutatuz. Gainera, emakumez zuzendutako dohazko ekitaldia da eta bere helburua neskak ahalduntzea da. Hori bai, izen ematea beharrezkoa izango da INFO@guretxokoskatepark.com emailean. Berdin da zein maila duzun patinatzen, anima zaitez!

Euskadiko skater ezagunenetarikoa, Iraia Escobar, ere bertan izango da eta erakustaldi bat egingo du. Jardunaldiko parte-hartzaileak harekin patinatu ahal izango dute eta atmosfera magikoa sortuko da seguru. Patinera igo baino lehen, luzaketak nola egin erakutsiko da, edozein lesio ekiditeko. Gainera taulak pintatzeko tailerrak, kamisetak sortzeko eta skate bat eraikitzeko tailerrak ere egongo dira.

'Girls Skate Nights' iaz

Hau ez da emakumezkoei zuzendutako lehen jardunaldia Guretxokon. Iaz 'Girls Skate Nights' ekitaldia izan zuten, Vans markak antolatua, eta munduko beste hamabost hirietan bakarrik izan dena. Londresen, Pragan, Hong Kongen izan ostean Bilbora heldu zen 'Girls Skate Nights'. Skate klaseak, graffitia, musika «Gure helburua emakumea kirolean duen papera garrantzian jartzea da eta skatean lehen kontaktu bat izateko aukera ematea ere», zioen iaz Gonzalo Irigorasek, Guretxoko-ko zuzendariak.

Bertan ere izan zen Ianire Elorriaga, Europako lehenengoko neska patinean eta skater profesionala: «Gauzak aldatuz doaz, baina urte askoz neska gutxi izan ziren skatean. Euskadi mailan bakarra nintzen». Jardunaldia arrakasta itzela izan zen eta laster bete zuten izen emate zerrenda. Beraz, urte honetan komeni da azkarra izatea izena emateko orduan, lekurik gabe ez geratzeko.

Publicidad

Trebakuntza maila edozein dela ere, garrantzitsuena jardunaldiaz eta kirol honetaz gozatzea da. Iaz, Aitana, 4 urterekin, gazteena izan zen eta primeran pasatu zuen. «Bere anaiarekin igo zen lehen aldiz patinaren gainean, baina azkenean berari gehiago gustatu zaio», zioen bere amak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad