Euskaldunok aspalditik dugu dantzari fama, seguru asko ondo merezia. Ikusi besterik ez dago zer nolako lekua duen dantzak gure zeremonietan. Ia edozein ospakizunetan egiten da dantza, omenaldi xume nahiz ospetsuetan. Horrelako egoeretan, inguruko kulturetan, musikak du esklusiba, kantatua ala ez, baina ez dantzak. Gurean omenduari dantza egiten zaio. Hotsandiko moduan egin ere.
Publicidad
Eta ez hori bakarrik, ohitura zahar eta berreskuratuari esker, agintariak ere jartzen ditugu dantzan, batez ere udal mailan. Ikusi ditugu dantzan alkate tripontziak, zaharrak, gazteak, baldarrak, trebeak, batzuetan soka-dantza sinplean, besteetan dantza zailagoetan, sentitzen zuten lotsa gaindituta, herritarren aurrean dantzan, duintasun osoz.
Ikusi ditugu, aspaldi honetan, neskak dantzan, hotsandiko zeremonietan, aldez aurretik mutilentzat soilik ziren jardunetan. Neska gazteak eta emakume helduak, prakak soinean edo gona luze nahiz laburrak, apretak oinetan edo kirol oinetakoak, dantzari trebeak edo edozein alkate bezain baldarrak. Ikusi eta txalotu ditugu.
Eta ez bakarrik duela hiruzpalau mende sortutako dantzetan, baizik eta zuzenean Aitorrengandik jasotakoetan ere bai. Eta ez zaigu zerua gainean erori, ez da lurra erdibitu, ez dugu ikusi inolako protestarik gaurkotze gehienen aurrean, gogoz onartu ditugu. Salbuespenak salbuespen.
Salbuespenak gutxi dira eta ezagun bezain mingarriak. Esan beharra dago herri gehienetan eztabaida sortu aurretik bideratu dela emakumeen parte hartzea edo eztabaida labur baten ondoren. Beste batzuetan, berriz, auzia odoletan dago oraindik, konponbidetik urrun, mende laurdena eta gero. Nafarroan, Gipuzkoan.
Publicidad
Aurten, koronabirusaren ondorioz, bertan behera gelditu dira Bidasoaldeko Alardeak. Hilabeteak gelditzen dira konponbidearen bila jarduteko. Hori bai, borondaterik balego.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.