Nerea Martija eta Nahia Iglesias 'Marti' eta 'Marrabilla' ezizenengatik dira ezagun. TAUPAKA

Nerea Martijak eta Nahia Iglesiasek 'Ttipi Ttapa' liburua kaleratu dute

Letra larriz landutako obra hauxe hiru urtetik gorako umeentzat doa bideratuta

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 7 de diciembre 2021, 19:17

Nerea Martija idazleak eta Nahia Iglesias ilustratzaileak 'Ttipi Ttapa' etxeko txikienentzat bideratutako liburua kaleratu dute. Ipuin honetako protagonistak izarren inguruan interes ikaragarria aurkezten du, baina izarrekiko beldur ikaragarria du. Hortaz, amamaren laguntzari esker, horiekiko duen beldurra gainditzen ikasiko du.

Publicidad

Hitz gutxitan, obra honek pertsona orok bere bizitzan izango dituen oztopo nahiz beldurrei aurre egin ahal zaiela mahaigaineratzen du. Hala, ume baten ausardia aintzat hartuz, norbanakoen bizitzan familiak eta autoestimuak duten garrantzia nabarmentzen da. Letra larriz landutako obra hauxe hiru urtetik gorako umeentzat doa bideratuta. Era berean, ipuinean barrena umeei zuzendu ahal zaizkien hainbat galdera eta proposamen biltzen dira.

Nerea Martija Apraiz, artearen munduan 'Marti' ezizenagatik ezagun, Pedagogia eta Magisteritzako Lehen Hezkuntzan lizentziaduna da. Horrez gain, Santanderren Hezkuntza Emozionala, Soziala eta Sormen Graduondoa gauzatutakoa da.

Kulturaren munduan 2013. urtean barneratu zen, lehen aldiz Santutxuko plazan pailazo lanetan ibili zelarik. Harrezkero, Sudurkeriak eta Puski eta Txurruski pailazo taldeetan ibili izan da. Pailazo lana, irakasle eta ipuin kontalarien ogibideekin uztartu izan du.

Nahia Iglesias Pamparacuatro 'Marrabilla', aldiz, Barakaldoko ilustratzailea dugu, nahiz eta Bilbon bizi. Arkitektura Teknikoan graduduna da, arkitekturaren mundua marrazkilaritzarekin tartekatzen duelarik. 2016. urtean Amerikatik noraezean ibili zen eta hortik dator bere ezizenari erreferentzia egiten dion 'Marrabilla' egitasmoa. Proiektu honetan unean uneko ezagutzen dituen txoko, pertsona nahiz momentuak islatzen ditu ilustrazio ezberdinen bidez, bere marrazkiotan alaitasuna eta kolorea gailentzen direlarik.

Publicidad

Bere ilustrazioetan akuarela nabarmentzen da, hauxe grafitoa edota koloretako arkatza teknika anitzekin konbinatzen duelarik, Txinako tinta, tarteko. Begirada feminista batetik, bere pasioak, zalantzak, kontraesanak eta aldarrikapenak ematen ditu aditzera kasurik handienean, emakumeen gorputzetan gauzatuta.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad