Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
unai sarriugarte
Jueves, 10 de junio 2021, 21:06
Nerea Loiolak 'Epizentroa' helduentzako ipuin liburua kaleratu du. Obra zazpi istoriok osatzen dute, guztietan emakumezkoak direlarik protagonistak. Erein argitalatxearekin landu duen obra euskal idazlearen ibilbideko hirugarren lana da. Aipatu bezala, zazpi narrazio hauetan emakumezkoak dira protagonista, adin eta ezaugarri ezberdinetako emakumezkoak, hain zuzen ere. Kontakizunak autonomoak dira, guztiotan gai anitzak aztertu dituelarik, hala nola, gurasotasuna, desioa, sexua, harremanak, nahiak, ezinak edota zoriontasunaren eraikuntza. Hitz gutxitan, harremanetan jarri du Loiolak obra honetako indarra.
Sortzailearen esanetean: «Gure buruan errotzen doazen erabakien eta horiekin aurrera joatearen erdian dagoen amildegian zentratzen dira ipuin hauetako kontakizunak». Debako (Gipuzkoa) idazlearentzat, estilo finez landutako, ipuin labur eta freskoak dira, giza harremanak ondo baino hobeto aztertzen dituztenak, alegia.
Nerea Loiola euskal irakasle eta idazle euskalduna dugu. Ingeniaritza Mekanikoan graduatu zen eta ogibidez Bigarren Hezkuntzako Matematikako irakaslea da. Irakaslea izateaz gain, ama ere bada, amatasunak garrantzi handia baitu berarentzat.
Idazle bezala haur eta gazte literaturan murgildu da batez ere, gaur egun bitarte alor honetan bi liburu plazaratuz: 'Harri bat poltsikoan' (Erein, 2018), zazpi eta 10 urte bitarteko umeentzat; eta, 'Azken lanhütarra' (Erein, 2019) 10tik 13ra bitartekoentzat. Horrez gain, iritzi zutabeak idazten ibili izan da azken urteotan Urola Kostako Hitzan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Así es el ciclo diario de la melatonina, la hormona que te ayuda a dormir
Yolanda Veiga e Isabel Toledo
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.