Zurekin
Viernes, 19 de noviembre 2021, 17:28
Nerea Loiola idazle debarrak 'Epizentroa' izeneko helduentzako ipuin liburua idatzi du, eta horri buruz aritzeko 'Arte[faktua]' saioko Yolanda Mendiola Loiolarekin elkartu da Zarautzen. Bertako hondartzaren inguruan kokatu ditu idazleak liburu honetako narrazioen leku geografikoa.
Publicidad
Uxue Alberdi idazle eta laguna gonbidatuko du elkarrizketara Loiolak. Idazketa ibilbidean bidelagun izan du. Sormen-prozesuan parte hartzeak zer esan nahi duen azalduko dute, eta, izatekotan, nolako eragina duen norberaren ahots propioaren eraikuntzan.
Saioko atalei dagokienez, Endika Lahaine rap kantari bizkaitarraren Apalategia ezagutuko du 'Arte[faktua]' saioak. Besteak beste, rap baterako inspirazio gisa baliatu duen liburuaz ariko da.
Galtzagorri elkarteko kide den Intza Alkainek 'Zer demontre dago aulkien azpian' (Pamiela) liburuaren gomendioa eskainiko du. Eta bukatzeko, Mendaroko kaleetan barrena ibiliko da saioa bertakoen irakurketa ohiturak ezagutzeko asmotan.
Hori guztia, 'Arte[faktua]' osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, 12.55ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
'Arte[faktua]' literaturarekin lotutako saioa da, eta ordu erdi inguru irauten du. Sarri ibiltzen gara denok euskaraz irakurtzeko material bila; ikasleen kasuan, askotan, euskal idazleak hain ezagunak ez agian, eta ez da erraza izaten zer irakurri hautatzea.
Horra hor, bada, arrazoietako bat. Izan ere, Yolanda Mendiolak aurkezten duen saio honetan, idazleak gertutik ezagutu ditzakegu: haien ikuspuntua, estiloa, izaera, azken lanaren printza batzuk … Idazleak, gainera, bere lagun bat ekarri ohi du saiora, hura ere elkarrizketaren parte izan dadin. Beraz, modu erraz eta atsegina dugu idazleok eta beraien lana ezagutzeko.
Publicidad
Ez da hor bukatzen, ordea, 'Arte[faktua]'ren interesa. Literaturan dauzkagun nobedadeak ere aurkezten baitizkigu, egunean egon gaitezen. Horrez gain, zer irakurri erabakitzen laguntzeko, irakurle eta liburu saltzaileen gomendioak ere eskura dauzkagu bertan, booktuberrenak adibidez.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.