Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Unai sarriugarte
Sábado, 18 de diciembre 2021
Emakumezko batek irabazi du bigarren jaialdi kontsekutiboz Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Hala, 2018, urtean Onintza Enbeita izan bazen, aurtengoan Lea Artibaira doa txapela, Nerea Ibarzabal (874,5 puntu) izan baita 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazle, buruz burukoan Jone Uriari (866 puntu) gailenduta.
Aurten nobedade gisa, txapeldunari ... bik jantzi diote txapela batek izan beharrean. Honen ardura Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak izan dute. Hainbat urtetan bertsogintzaren munduan ibilitako bikotea berriro ere batera igo da oholtza gainera.
Euskaltzale eta bertsozale zaletu mordoez biziriko udazken arratsalde sinestezina bizi izan dugu larunbat honetan Bizkaiko hiriburuko Miribilla auzoko Bilbao Arenan. Nahiz eta koronabirusaren gorakadak euskal gizartea berriro ere kolokan jarri, osasun agintariek exijitzen dituzten neurriak maisuki betez, final handia patxadaz ospatu ahal izan du zortzikote finalistak. Baina, Europar Batasunaren koronabirus ziurtagiria eta musukoak ezinbestekoak izan dira hitzordura bertaratzeko.
Arratsaldeko bostetan abiatuta, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala lehiatu dute, besteak beste, Xabat Galletebeitiak, Onintza Enbeitak, Nerea Ibarzabalek, Etxahun Lekuek, Gorka Pagonabarragak, Aitor Bizkarrak, Jone Uriak eta Aitor Etxebarriazarragak.
Itxaro Juaristik harrera eginda, Idoia Anzorandiak hartu du gai-jartzaile lanaren testigua. Bertan bertso final hauxe nahiz kanporaketak aurrera eramateko ezinbesteko diren langile ezberdinak gogora ekarri ditu: bertso jartzaileak, irakasleak, epaileak eta nola ez, bertsozaleak, euren lan eskerga handia mahaihaineratuz.
Hortaz, bertsolariez gain finalean izandako hainbat langile aipatu dituzte, hala nola, Ander Txakartegi, Iñaki Aurrekoetxea, Joseba Santxo, Jurgi Fuentes, Mirari Azula eta Miriam Juaristi epaileak, eta, Itziar Basterretxea idazkaria.
Ordena horretan gauzatu diete zortzi bertsolariek agurra ikus-entzuleei. Ondoren, bertsolariek egin beharreko ariketok A eta B atalean banatuta egon dira. Bertsolariek A atalaren baitan, bost ariketetan esku hartu dute: hiruna bertso zortziko nagusian, zortziko txikian (binaka-banaka, gaia emanda), hamarreko txikian bikoteka eta bakarka gaia emanda, beste hiruna bertso, neurri librean.
Zortziko nagusian, bikoteka ere ibili dira ordena berberean: Galletebeitia-Enbeita; Ibarzabal-Lekue; Pagonabarraga-Bizkarra; Uria- Etxebarriazarraga. Presoen egoera pandemian, familien bateragarritasuna semeekin, euskara eta gaztelania hizkuntzen erabilgarritasuna lagunen artean, 80. hamarkadako presoen tortura, tarteko, dira landutako gaiok.
Bestetik, zortziko txikian: Enbeita-Ibarzabal, Lekua-Galletebeitia, Bizkarra-Uria, Etxebarria, Pagonabarraga. Bertan Udal bateko zinegotzien ika-mikak, bikoteen arteko bizikidetza, kontzertu eta bertsolari txapelketa alternatiba gisa edota Bilboko turismo kontuak landu dituzte.
Zortziko txikian gaia emanda banaka bi punturi erantzun diote bertsolariek. Galletebeitia lehengoa, AHT-a eta Euskal Herriaren zulaketa. Enbeitak datorren urteko Euskal Herriko txapelketaren inguruko gaia landu du, eta, Ibarzabalek, pasa den urtean bertan behera geratutako egitasmoen egoera aztertu ere.
Ondoren, Lekuek janzkeraren eta pertsonen itxuraren gaia jardun du, eta, Pagonabarraga aurtengo txapela jantzi dutenen inguruan aritu da. Halaber, Bizkarrak argindarraren prezioen igoeren garaiari heldu dio. Uria eta Etxebarriazarraga amaitu dute atal hauxe Korrikaren itzuleraren eta euskarazko musika estilo anitzei erreparatuz, hurrenez hurren.
Azkenik, hamarreko txikiaren txanda iritsi da. Ibarzabal eta Galletebeitia Bidasoaren inguruko emigrazioaren inguruan aritu dira, eta, Lekue eta Enbeita, ikasgeletan ematen diren eraso homofoboen inguruan abestu ere. Horrez gain, Pagonabarragak eta Uriak pentsio duinen mugimenduak duen babes eskasiaren inguruan kantatu dute. Bizkarra eta Etxebarriazarraga amaitzeko, ostalariek berriki eskatzen ari diren koronabirusaren gaiari buruz aritu dira.
Honen ondoren bakarka gaia emanda, beste hiruna bertso abestu dituzte doinu eta neurri librean. Galletebeitia eutanasiaren inguruan lehengoa, eta, bigarren, Enbeita selfie kontuez. Ibarzabal, hirugarrena liburu baten plazaraketaren inguruan abestu duelarik. Laugarren Lekue, banaketa enpresa baten bantzailearen komeriak hizpide, istripu bat tartean.
Pagonabarragak, berriz, bakarrik bizi diren norbanakoek duten harrera familien beharraren gaiari erreparatu dio. Bizkarrak, ordea, funtzionatzen ez duen bikote baten komeriak eman ditu ezagutzera, eta, Uria Olentzero bigarrren urtez jarraian kaleetara ez irtetzearen nondik-norakoen inguruan aritu da.
Amaitzeko, Etxebarriazarragak kulturgintzaren emakumezko tendentziaren gaiari hartu dio. Jone Uria eta Nere Ibarzabal sailkatu dira buruz burukora. Bi bertsoriek B atalean hiruna bertso abestu dituzte ofiziotan bai zortziko txikian eta bai seiko motzean. Amaitzeko, kartzelako lanean hiruna bertso kantatu dituzte doinu eta neurri librean bi finalistek.
Zortziko txikiko gaiak bertsolaritza izan du ardatz. Izan ere, biak bertsolariak dira, eta, batek besteari ari zaio bertsoak esaten pinganiotik. Seiko motzean etxez etxeko murrizketen zailtasunak izan dituzte erreferentziatzat. Kartzelaren atala jada iritsita, Nere Ibarzabal izan da lehengoa, eta, Jone Uria, bigarrena. Landu beharreko, topa, txintxia eginda datorren urtean pasatu dadila pasatu beharreko gaiari buruz aritu delarik. Hauxe amaituta, aurtengo txapelketa zortzi bertsolarien agurrarekin bukatu da.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.