Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
leire larrazabal
Sábado, 26 de noviembre 2022, 21:59
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoen bigarren itzuliko bigarren saioan Nerea Ibarzabal gailendu da. Baionan ospaturiko saioan 671,5 puntu eskuratu zituen. Sustrai Colinak 668 puntu lortu zituen; Beñat Gaztelumendik egin zuen hirugarren, 656,5 punturekin; eta Julio Sotok laugarren (643,5); Unai Agirre 639,5 punturekin gelditu zen; eta Eñaut Martikorenak 584 punturekin itxi zuen sailkapena.
Modu horretan, Ibarzabalek finalean egoteko urrats garrantzitsua eman zuen. Orokorrean, seikoteak oso maila ona eman zuten, ariketa guztietan. Aurreko astean bezala, bertsolariek hurrengo ariketak osatu beharko dituzte: binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; ganberako lana (banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian); gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian. Beraz, bigarren itzulian bertso bat gutxiago kantatzen dute bertsolariek.
Gero eta gutxiago falta da final handirako. Larunbateko saioa jokatuta, finalaurreko bakarra geratzen da abenduaren 18an Nafarroa Arenan jokatuko den finalaren aurretik. Datorren astean jokatuko da finalaurreko hori, abenduaren 3an Bilbon. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian. Taularatuko diren azken protagonistak hauexek dira: Saioa Alkaiza, Amets Arzallus, Maddale Arzallus, Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze eta Jone Uria. Finalean izango diren protagonistak nortzuk izango diren jakiteko, gero eta gutxiago falta da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.