Nerea Ibarzabal Salegi bizkaitar bertsolari, idazle eta kazetaria dugu. E.C.

Nerea Ibarzabalek bere lehendabiziko nobela kaleratu du, 'Bar Gloria'

Bertsolari, idazle eta kazetariaren lan berrian bizimodu aldaketa erradikal batera ziztu bizian egokitu behar den familia baten nondik-norakoak ematen dira ezagutzera

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 15 de septiembre 2022, 18:05

Nerea Ibarzabalek bere lehendabiziko nobela kaleratu du, 'Bar Gloria'. Hala, Markiña-Xemeingo bertsolari eta idazleak bere estreinako eleberria aurkeztu zuen Susa argitaletxearen eskutik, aurreko astehelenen, irailaren 13an, Donostian. Bertan bizimodu aldaketa erradikal batera ziztu bizian egokitu behar den familia baten nondik-norakoak ematen dira ezagutzera.

Publicidad

Eta zer gertatzen da eleberrian? Euskal tabernen eta nekazal tradizioaren inguruko erradiografia bat da. Izan ere, baserri girotik herri industrial batera lekualdatzen den familia batean jazotakoak ematen dira aditzera. Gloria tabernaren jabea: Patxi eta Bizenta gurasoak eta Ana, Rakel, German eta Miren seme-alabak dira lan honen protagonistak.

Bortxaketa bat sufrituko dute familiaren barnean, eta horrek ezinegonak eta amorruak eragingo ditu familia honetan. Horrez gain, hainbat zirrara biziko ditu irakurleak istorioan barrena, hala nola, maitasunak, dezepzioak, bortxaketen bizipenak edota lanari lotutako nekeak.

Nerea Ibarzabal Salegi bizkaitar bertsolari, idazle eta kazetaria dugu. 2021. urteeko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna izan zen. Kazetari bezala, berriz, kolaborazioak landu izan ditu: Bizkaiko Hitzan, Gaur 8-n, Berrian, Argian edota Euskadi Irratiko Faktoria saioan, besteak beste. 2016an Txakur Gorria sormen kolektiboa sortu zuen Mariñe Arbeo Astigarraga, Malen Amenabar Larrrañaga eta Ane Labaka Mayozekin batera. Autosorkuntza, autoedizio eta autoekoizpenerako eratu duten sormen taldea da hauxe.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad