Leire Larrazabal
Lunes, 3 de octubre 2022, 11:59
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen fasea aurrerantz doa eta asteburu honetan ere bertsolariek izan dute lana. Larunbateko saioan, Gotaine-Irabarnekoan, Nerea Ibarzabal gailendu zen, 738 punturekin. Beraz, Irungo finalaurrekoan izango da, azaroaren 5ean, Sustrai Colina eta beste sailkatuekin batera. Gasteizko igandeko saioan, berriz, Haritz Mujikak lortu zituen puntu gehien: 695,5. Finalaurrekoetarako sailkatu da, urriaren 29rako.
Publicidad
Ibarzabalen atzetik, 737,5 puntu eskuratu zituen Oihana Iguaranek; Ane Labakak, 694,5; Julio Sotok, 691; Eneko Lazkozek, 649,5 eta Patxi Iriartek 604,5. Zortziko handian Iguaran eta Ibarzabal ikusgarri aritu ziren. Senideen papera egin behar izan zuten. Izan ere, nahiz eta amak hezi eta hazi, beraien aita agertzen zaie eta Iguaranek ez zuen ezer jakin nahi baina Ibarzabalek bigarren aukera eman zion. Ganbarakoan, bizkaitarra nabarmendu zen, nerabe baten paperetik biziki lan sinesgarria osatuta.
Noticia Relacionada
Leire Larrazabal
Gasteizen, aldiz, Haritz Mujikaren ondoren, Miren Artetxek eskuratu zituen puntu gehien (670). Ondoren, Iban Urdangarin (660,5), Xabat Galletebeitia (655,5), Amaia Iturriotz (648) eta Manex Agirre (573,5). Mujika ariketa guztietan inposatu zen baina ganbarakoan are gehiago nabarmendu zen. Diru kopuru handia eskaintzen diote eta onartu egiten du... Hala, Mujikak bere burua alkate gisa aurkeztu zuen. Ederki menperatu zuen egoera, nahiz eta bere bertsokideek ere ateraldi onak izan.
Datorren asteburuan ere kanporaketa bikoitza izango du txapelketak: larunbatean Donostian, eta igandean, berriz, Lizarran. Donostian kantatuko duten sei bertsolariak, Aitor Etxebarriazarraga, Beñat Iguaran, Eñaut Martikorena, Jone Uria, Maddalen Arzallus eta Onintza Enbeita izango dira. Igandean, aldiz, Aitor Bizkarra, Asier Azpiroz, Imanol Uria, Iñigo Mantzizidor, Maialen Akizu eta Unai Gaztelumendi igoko dira oholtzara Lizarran. Ohi bezala, saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude salgai; eta egunean bertan, 15.00etan zabalduko da txarteldegia.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.