Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 1 de diciembre 2021, 20:56
Nerea Arrizabalagak eta Aner Euzkitzek Balendin Enbeita Bertso Paper lehiaketaren XIV. edizioa irabazi dute. Hala, haien lanok ALBE GALA ekitaldian emango dituzte ezagutzera, abenduaren 12an Algortako Igeretxe hotelean ospatuko dena. Sari banaketaz gain, bertso saio batek eta otordu oparoak osatuko dute egitaraua.
Uxue Alberdi, Nerea Bruño eta Joseba Santxo ibili dira edizio honetako epaile lanetan. Gazteen mailan, Naia Arrizabalaga hautatu dute irabazle, “Ametsa Amesgaizto” bertso sortarengatik. Bigarren saria, aldiz, Janire Arrizabalaren “Bertso sorta, hitz egiteko asko dago ta” bertso sortak eskuratu du, eta, hirugarren postuan, Maddi Agirreren “Astelehenetan” sailkatu da.
Bestalde, helduen mailan, Aner Euzkitzek jaso du lehendabiziko aitortza, “Izate eta haragi” bertso sortarekin. Bigarren saria Aitor Bizkarrarentzat izan da, “Bertso berriak, euskarari alegia modura jarriak” bertso sortarengatik. Hirugarren garaikurra, berriz, Eneko Fernandezek bereganatu du, “205 bertso” lanagatik.
Aipatu bezala, garaikurren banaketa ekitaldia Algortako Bertsolari Eskolak urte amaieran antolatu ohi duen ALBE GALAn ospatuko dute, abenduaren 12an Algortako Igeretxe hotelean egingo dena. Garaikur banaketaren ondoren gauzatuko den bertso saioan Maialen Lujanbiok eta Andoni Egañak parte-hartuko dute.
Datozen egunotan emango dute ALBE GALAren egitarau osoaren berri. Galarako sarrera gonbidapen bidez gauzatuko da. Dena den, edonork ekitaldira bertaratzeko interesa aurkezten baldin badu, 605 704 385 telefono zenbakira deitu nahiz albegetxo@gmail.com helbide elektronikora idatzi dezake lasai.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.