Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
irati alonso
Domingo, 13 de noviembre 2022, 20:56
Hizkuntza sustatzeko helburua duen Euskaraldia helduko da berriz egun batzuk barru txoko guztietara. Aurreko edizioetan gertatu zen moduan, Eskualdeko herriek bat egingo dute ekimenarekin hainbat ekintza antolatu dituztela.
Arrigorriaga
Azaroaren 19an Antton Telleriaren 'NekatutaK' bakarrizketa izango da Lonbo Aretoan. Euskaraldiaren bigarren asteburuan, ordea, gazteen txanda izango da, gaztetxearen urteurrena ere badela kontuan izanda. Bertsoak, kontzertuak eta pilula kulturalek beteko dituzte kaleak. Halaber, Euskaraldiaren inguruko ihes-gela bat ere izango da.
Azkenik, azaroaren 2an, merkatariekin, hezkuntza sektorearekin eta eragile sozialekin batera itxiera ekitaldi bat izango da.
Bestalde, aipatu beharra dago Arrigorriagako 62 entitatek eman dutela jada izena arigune bezala.
Basauri
Umeek haien tartea izango dute Basauriko Euskaraldian, izan ere, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek emanaldia egingo dute Social Antzokian azaroaren 27an. Hilaren 29an, berriz, musika eskolak ikuskizuna eskainiko du eta hitzaldi musikatuak izango dira Bulego eta Maialen Ibarraren eskutik Social Antzokian ere.
Abenduaren 1ean 'Apaiz kartzela' pelikula ikusteko aukera izango da eta hurrengo egunean Euskaraldiaren jaia ospatuko da goizean, arratsaldez gazte mintzodromoa antolatuko dela. Arratsaldean ere Playback herri lehiaketa eta sari banaketa izango dira eta gauean, musika eta jatekoa.
Abenduaren 2an ere, 'Lubaki linotsua' antzerkia hartuko du Social Antzokiak.
Basaurin 183 arigunetik gora arituko dira, Ahobizi eta Belarriprestekin batera.
Etxebarri
Musikarekin hasiko da Euskaraldia Etxebarrin, Osterabe Taldeak kontzertu akustikoa eskainiko duela ostiralean.
Azaroaren 27an 'Kilometrokantu' ekintza antolatu da, herriko kaleetatik kantuan ibiliko direla auzokideak. Hilaren 30an mintzodromoa ospatuko da Udaletxeko plazan eta amaitzeko, abenduaren 2an txaranga eta Mariskal DJ izango dira.
Galdakao
Azaroaren 18an bertan emango diote hasiera Euskaraldiari Galdakaon, umeak izango direla protagonista. Pilota partida izango da ere frontoia eta Mozoilok jarriko du musika kaleetatik.
Hurrengo egunetan ere ekin- tzak izango dira, hala nola, Sama Siku Txarangaren emanaldia, 'Sex-Sua' liburuaren aurkezpena, Andra Mari Dantza Taldearen erakustaldia, Julen Gabiria idazlearen hitzaldia eta abenduaren 1ean mintzodromoa Torrezabal Kultur Etxean.
Abenduaren 2an, ordea, Galdakao kantari emanaldia, amaiera ekitaldia, gaztelunch-a eta Oihan Vegaren diskofesta izango dira Udaletxe ondoko karpan.
Lemoa
Gaur bertan nekazaritza azoka egingo da Lemoako Arlonagusian, eta postua jarriko dute azokaren inguruan txapak banatzeko eta banderolak saltzeko.
Azaroaren 18an, aldiz, hasiera ekitaldia izango da frontoian, eta jarraian hiru pilota modalitateren partiduak ospatuko dira.
Amaiera ekitaldia, berriz, Lemoako eskolako aterpean egingo da, haurrentzako jolasak, Txoborro magoa, sari banaketa eta Ane Lindaneren bakarrizketa izango direla.
Urduña
Urduñan Belen Urangak eta Kike Amonarrizek hitzaldia eskainiko dute asteartean eta ostiralean adin guztientzat zuzendutako ekintzak izango dira: zurezko plaza jokuak, txokolate jana, helduentzako bakarrizketa Jon Martínezen eskutik eta Garilak 26 erromeriaren kontzertua.
Azaroaren 26an orientazio proba antolatu dute. Azkenik, abenduaren 2an parrillada euskalduna izango da, baita poteoa Burrunba Elektrotxarangarekin.
Usansolo
Azaroaren 18an aurkeztuko dute Euskaraldia Usansolon, photocall-a eta Oihan Vegaren 'Euskañolitis' bakarrizketa izango direla. Igandean aldiz Oinariren lokalean zineforum-a izango da eta Oinari Elektrotxaranga arituko da hain zuzen herrian zehar abenduaren 2an.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.