irati alonso
Sábado, 12 de febrero 2022, 20:24
Indarkeria matxista prebenitzeko proiektu berri bat jarri du martxan Barakaldoko Udalak, Emakumeen Arloaren bitartez, herriko ikastetxeekin batera. Programak 'Begirada Morea' du izena eta 8 eta 18 urte arteko ikasleekin eta irakasleekin burutuko da. «Dakizuen bezala, argi daukagu hezkuntza funtsezko tresna bat dela indarkeria matxista errotik kentzeko. Programa honen bidez hiriko nerabeek indarkeria matxistaren kontra duten sentsibilizazio-maila ezagutu nahi dugu; bai eta zer pertzepzio duten irakasleek ikasleen inguruan gai horri dagokionez», azaldu du Amaia Del Campok, Barakaldoko alkateak.
Publicidad
Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan duten pertzepzioa ezagutzea da programa honen xede nagusia. Horretarako gazteek dituzten jarrerei buruzko azterlan soziologikoa egingo da, zeinetan ikasleek zein irakasleek ematen dituzten iritziei buruzko deskribapen-azterlan bat egingo da.
helburua
Horrela, otsailean eta martxoan, Barakaldoko Udaleko Emakumeen Arloak prestaturiko galdetegi anonimo bat bidaliko da ikastetxeetara. Ikastetxe parte-hartzaileek galdetegi guztiak bete ostean, txosten bat egingo da azterlan soziologiko horretatik eskuratutako emaitzekin. 2022ko amaieran ikusi ahalko dituzte emaitza horiek. Emaitzek indarkeria matxista prebenitzen lagunduko duten hezkuntza-ekintza berriak egokitu ahal izateko oinarriak ezarriko dituzte.
«Gazteek berdintasunari edo indarkeria matxistari buruz duten iritzia ezagutzeko modurik onena haiei zuzenean galdetzea da», azaldu du alkateak. «Azterlan hau baliagarria izango da arlotik etorkizuneko programen bidez indartu behar ditugun alderdiak ezagutzeko; gazte-gaztetatik berdintasunean, errespetuan eta tolerantzian oinarrituriko hezkuntzaren alde lan egiteko gure helburuan aurrera egiten jarraitzeko; azken batean, etorkizuneko gizon eta emakumeak prestatzeko prozesuan laguntzeko, etorkizuneko jarrera matxistak baztertzen saiatuz», adierazi du Del Campok.
etorkizuna
Hau ez da Barakaldoko Udalak Emakumeen Arloaren bitartez hiriko ikastetxeekin indarkeria matxistaren gaia lantzen duen lehenengo programa. Hainbat proiektu daude martxan, hala nola 'Harreman Osasuntsuak' pasa den urtean jarri zena martxan lehenengo aldiz; 'Prebenitzeko hezi', azken ikasturtean 1.000 ikaslek hartu zuten parte bertan, eta 'Aniztasun sexualean oinarritutako heziketa', ikasturtean 1.300 ikaslerengana iritsi dena; Lehen Hezkuntzako 5. mailatik ziklo guztiak barne hartzen dituen programazioan. «Funtsezkoa iruditzen zaigu ikastetxeetan lan egitea, gazteek orduan sortzen baitituzte lehen adiskidetasunak eta harremanak. Garrantzitsua da bertan egotea beraiekin, harreman horiek berdintasunetik sor daitezen», adierazi du Del Campok.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.