Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Etorkizuneko gizon eta emakumeak prestatu nahi ditu Barakaldoko Udalak. e. c.
Nerabeen arteko jarrera matxistak aztertuko ditu Barakaldok

Nerabeen arteko jarrera matxistak aztertuko ditu Barakaldok

Udalak bultzatutako 'Begirada Morea' proiektuak emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea du helburu

irati alonso

Sábado, 12 de febrero 2022, 20:24

Indarkeria matxista prebenitzeko proiektu berri bat jarri du martxan Barakaldoko Udalak, Emakumeen Arloaren bitartez, herriko ikastetxeekin batera. Programak 'Begirada Morea' du izena eta 8 eta 18 urte arteko ikasleekin eta irakasleekin burutuko da. «Dakizuen bezala, argi daukagu hezkuntza funtsezko tresna bat dela indarkeria matxista errotik kentzeko. Programa honen bidez hiriko nerabeek indarkeria matxistaren kontra duten sentsibilizazio-maila ezagutu nahi dugu; bai eta zer pertzepzio duten irakasleek ikasleen inguruan gai horri dagokionez», azaldu du Amaia Del Campok, Barakaldoko alkateak.

Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan duten pertzepzioa ezagutzea da programa honen xede nagusia. Horretarako gazteek dituzten jarrerei buruzko azterlan soziologikoa egingo da, zeinetan ikasleek zein irakasleek ematen dituzten iritziei buruzko deskribapen-azterlan bat egingo da.

Gazteek dituzten jarrerei eta pertzepzioari buruzko azterlan soziologikoa egingo dute ikastetxeetan

helburua

Horrela, otsailean eta martxoan, Barakaldoko Udaleko Emakumeen Arloak prestaturiko galdetegi anonimo bat bidaliko da ikastetxeetara. Ikastetxe parte-hartzaileek galdetegi guztiak bete ostean, txosten bat egingo da azterlan soziologiko horretatik eskuratutako emaitzekin. 2022ko amaieran ikusi ahalko dituzte emaitza horiek. Emaitzek indarkeria matxista prebenitzen lagunduko duten hezkuntza-ekintza berriak egokitu ahal izateko oinarriak ezarriko dituzte.

«Gazteek berdintasunari edo indarkeria matxistari buruz duten iritzia ezagutzeko modurik onena haiei zuzenean galdetzea da», azaldu du alkateak. «Azterlan hau baliagarria izango da arlotik etorkizuneko programen bidez indartu behar ditugun alderdiak ezagutzeko; gazte-gaztetatik berdintasunean, errespetuan eta tolerantzian oinarrituriko hezkuntzaren alde lan egiteko gure helburuan aurrera egiten jarraitzeko; azken batean, etorkizuneko gizon eta emakumeak prestatzeko prozesuan laguntzeko, etorkizuneko jarrera matxistak baztertzen saiatuz», adierazi du Del Campok.

Emaitzek indarkeria matxista prebenitzen lagunduko duten ekintza berriak egokituko dituzte

etorkizuna

Hainbat ekintza

Hau ez da Barakaldoko Udalak Emakumeen Arloaren bitartez hiriko ikastetxeekin indarkeria matxistaren gaia lantzen duen lehenengo programa. Hainbat proiektu daude martxan, hala nola 'Harreman Osasuntsuak' pasa den urtean jarri zena martxan lehenengo aldiz; 'Prebenitzeko hezi', azken ikasturtean 1.000 ikaslek hartu zuten parte bertan, eta 'Aniztasun sexualean oinarritutako heziketa', ikasturtean 1.300 ikaslerengana iritsi dena; Lehen Hezkuntzako 5. mailatik ziklo guztiak barne hartzen dituen programazioan. «Funtsezkoa iruditzen zaigu ikastetxeetan lan egitea, gazteek orduan sortzen baitituzte lehen adiskidetasunak eta harremanak. Garrantzitsua da bertan egotea beraiekin, harreman horiek berdintasunetik sor daitezen», adierazi du Del Campok.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Nerabeen arteko jarrera matxistak aztertuko ditu Barakaldok