UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 17 de marzo 2021, 22:30
Nepaleko Gobernuak sare sozialetan Everesten argazkiak zintzilikatzea debekatu du. Horrela, Nepaleko Turismo Sailak argazkiak ateratzeagatik gertatzen diren ilarak saihestu nahi ditu hor nonbait, horietako zenbaitetan selfiok pertsonen bizitza jokoan jartzen baitute.
Publicidad
Hortaz, Nepaleko Gobernua aurten berriro ere udaberria iristear dagoen honetan, Everestera igotzeko baimenak ematen hasia da mendizale ezberdinei. Izan ere, denboraldiaren estreinaldia egiten duten bakoitzean, Nepalek espedizioen presentzia arautzen du, eta, horren seinale dira duela egun batzuk kaleratu zituen arau berriok.
Hala, arau berri hauek adierazten dutenez, Everestera bertaratzen diren mendizale ezberdinek baimen berezi bat beharko dute mendiari argazki bat ateratzeko. Zehatzago esanda, argazki komertzialetan bere espediziokoak ez diren beste pertsonak azaltzen badira baimen berezi bat beharko da horiek ateratzeko. Hori betetzen ez dutenek egundoko isuna jasoko dute, Nepalek nabarmendu duenez.
Bestalde, Turismo Sailak ez du edonolako araurik ezarri zortzimilakoetan igotzen esperientziarik ez duten norbanakoentzako. Nahiz eta espedizio horiek erabat arriskutsuak izan bai eskarmenturik ez duten kirolarientzat eta baita aldamenekoentzat ere, horren erregulazioa bertan behera geratu da koronabirusaren pandemiak eragindako arazo ekonomikoak tarteko. Era berean, Nepaleko Turismo Sailaren arau berri hauek ez dute inongo zehaztapenik egiten bertako zaborra biltzearen inguruan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.