![Nekane Artola, Ikastolen Elkarteko lehendakari berria](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/2023/06/14/nekane-artola1-kkiH-U200545241025ClD-1200x840@El%20Correo.jpg)
![Nekane Artola, Ikastolen Elkarteko lehendakari berria](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/2023/06/14/nekane-artola1-kkiH-U200545241025ClD-1200x840@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Astebete igaro da Koldo Tellituk Ikastolen Elkarteko lehendakari izateari utziko ziola iragarri zuenetik, eta astearte honetan jakin dugu nork ordezkatuko duen: Nekane Artola Labordetak. Euskal Herriko Ikastolen Artezkaritza Kontseiluak astelehen honetan egindako bileran hartutako erabakia da, eta bertan 2023ko ekainetik 2024ko ekainera bitartean iraungo duten trantsizioko beste postu batzuk adostu ziren.
Horrela, Nekane Artola Pasaia-Lezo Lizeoko ordezkariaz gain, Erik Etxart Bernart Etxepare Lizeoko ordezkaria lehendakariorde izendatu dute, eta Armentia ikastolako Unai Mendizabal idazkari lanak. Elena Zabaleta Baztan ikastolako ordezkaria eta Josune Bañales Kirikiño Ikastolakoa, bestalde, idazkariorde izendatu dituzte.
Bost lurraldeetako kide bana, beraz, izan dira Artezkaritzako goren postuetan izendatuak. Eta Ikastolen Elkartetik azpimarratu dutenez, «aukera ezin hobea da lurraldetasunaren ikuspegitik, Ikastolak, gobernantza eredu demokratiko eta berdinzale baten baitan gidatzeko. Elkarrekin ekiteko unea da».
Esan bezala, karguak trantsiziozkoak izango dira eta 2024ko ekainean egingo duten Ikastolen VII. Batzarrean erabakiko dituzte epe luzerako izenak. Izan ere, azaldu dutenez, Euskal Herriko Ikastolek 2021eko otsailaren 25ean abiatu zuten etorkizunera begira jartzeko Bihar Prozesua. «Prozesu luze eta sakona, Ikastolek datozen urteetan gizarteari egingo dioten ekarpena zehazteko erabiliko dutena».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.