Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Mikel Garcia
Martes, 9 de mayo 2023, 18:09
Joan den ostegunean banatu ziren Lurra Bizkaia Sariak. Golardo horiekin, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ur-zerbitzuaren sarbidea eta kontserbazioa bermatzen duten erakunde eta elkarteen lana aintzatesten du. Sarituen artean Unicef, Ambar elkartea, Bizkaiko arrantza federakuntza, Iruña taldea eta Gravity Wave daude.
Aipatzekoa da ingurumenari eta iraunkortasunari buruzko ekimen zientifiko onenaren saria Life Urbasok jaso zuela, Neiker eta Europar Batasunaren artean koordinatuta. Baso Zientzien saileko Nahia Gartzia Bengoetxea ikertzailearen gidaritzapean, proposamenak basoen eta arroen kudeaketaren plangintza arduratsu eta egoki baten beharra erakutsi nahi du, giza kontsumorako uraren kantitatea eta kalitatea hobetzeko, izan ere, bi horiek ezinbestekoak dira giza osasuna bermatzeko eta klima-aldaketaren ziurgabetasunetara egokitzeko.
Neikerren zuzendaria den Leire Barañanok nabarmendu duenez, «proiektu honekin hobeto ulertuko dugu biodibertsitatearen, bioekonomiaren eta erresilientzia klimatikoaren arteko harremana, basoek uraren kalitatean duten eraginari buruzko azterketatik abiatuta».
Neikerrez gain, Urdaibaiko Biosferaren Erreserba, Basque Centre for Climate Change (BC3) eta EHU ere proiektu honen parte dira. 2021ean abiarazi zen egitasmoa finantzatzeko, Europar Batasunak diruaren erdia eman du, eta guztira 811.000 euro bildu dituzte. Proiektua 2025ko abendura arte izango da martxan.
Proiektuaren helburuak
1- Ura babesteko beharrezkoak diren esku-hartze eremuak mugatzeko gida tekniko bat garatzea, eta, bertan, horietako bakoitzerako baso-kudeaketa operatiboko jarraibideak jasotzea
2- Urdaibaiko Erreserbako ur-hartuneen inguruan garatutako jarraibideak ezartzea, uraren kalitatea hobetzeko baliagarriak direla frogatu ahal izateko. JDK kantitatea % 10 murriztea aurreikusten da, eta sedimentuen karga % 25. Horren ondorioz, prozesu horretan sortutako desinfekzio-produktuen erabilera eta azpiproduktuen kopurua murriztuko lirateke
3- Lurzoruaren erabileran gertatzen diren aldaketek giza kontsumorako ur kopuru jarraitua eta nahikoa ematen dutela frogatzea. Ur-kantitatea % 15 handitzea aurreikusten da
4- Garoa kontrolatzeak edateko uraren PTAren kantitatea murrizten duela frogatu
5- Zerbitzu ekosistemikoen hornitzaileentzako pizgarri ekonomikoak kalkulatzea, hobekuntza horiek ahalbidetuko dituztenak, hau da, aldaketak ezarriko diren lursailen jabeentzat
6- Baso-jabeen eta ur-hornitzaileen artean erabil daitekeen kontratu-tresna bat garatzea zerbitzu ekosistemikoengatik ordaintzeko
Horrez gain, saritutako beste taldeak hauek izan ziren: Iruña taldea (zero kilometroko produktuen proiektuarekin), Bizkaiko arrantza federakuntza (arrantza eskoletan ingurumenaren zainketa sustatzea bilatu duena bere proiektuarekin), Unicef (txertoak toki txiroetan jartzeaz gain, biztanleentzako ur korronteak ezartzen lagundu nahi izan duena), Ambar elkartea (ingurunearen ezagupena sustatzeko proiektuarekin) eta azkenik Gravity Wave (itsasoetan biltzen diren plastikoei bigarren bizitza bat ematea bilatu izan duena).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.