Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Sábado, 26 de agosto 2023
Bartzelonako D'A Film Festival zein L 'Alternativa, Tarragonako REC, Xixongo Semilleru LAB edota Palmako Atlantida Film Fest jaialdietako industria sailetatik igaro ondoren, Locarnoko (Suitza) Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatu da Negu Kolektiboaren lehen fikziozko film luzea: 'Negu hurbilak'. Cineasti del Presente sailean lehiatu da, mundu osoko zuzendari hasiberrien lehen eta bigarren filmei eskainitako lehiaketa atalean, eta lau emanaldi egin ditu, orotara. Epaimahaiaren aipamen berezia eskuratu du bertan proiektuak.
Bada, urriaren 21etik 28ra ospatuko den SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinema Astea izango du filmak hurrengo agertokia. Hain zuzen ere, Punto de Encuentro sailean lehiatuko da lana, beren ibilbidea modu irmoan hasi duten Estatu Espainiarreko zinemagileen lanak erakutsiko dituena. Espiritu eta xede berrituekin, atala mostraren errebelazio handienetako bat izango dela aurreratu dute jaialdiaren arduradunek.
Isolamenduari, itxaroteari eta nortasun irrikari buruzko filma da 'Negu hurbilak', eta ihesaldi baten historia kontatzen du. Euskal Herriak bizi izan duen gatazka luzea amaitzear dago 2011n. Neska gazte bat ihesi doa. Helburu garbi bat dauka: muga pasatzea, bai baitaki, hala, bere jaioterritik, bere jaiotetxetik urrun eramango duela, bertan ez baitago seguru. Ihesean doala, Zubietara iritsiko da. Mugako herri horretan, antzinako mitoek eta gaur egungo gatazkak bat egiten dutela ematen du. Herriko etxe bateko ganbaran ezkutatuta, harria bezain mugigaitza den hango egunerokotasunaz jabetzen hasiko da. Denbora lauso eta mugagabea igaro ahala, egunak gau eta gauak egun bihurtzen diren horretan, protagonistaren ihesa gero eta trakets eta korapilatuagoa bihurtuko da, eta behe-laino trinkoak erabat inguratuko du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.