Borrar
zinea.eus
'Negu hurbilak' estreinatuko da otsailaren 23an

'Negu hurbilak' estreinatuko da otsailaren 23an

Filma Locarnoko 76. Zinemaldian estreinatu zen mundu mailan. Otsailean, berriz, Hego Euskal Herriko eta Espainiako zinema-aretoetara helduko da

Zurekin

Viernes, 29 de diciembre 2023, 10:55

'Negu hurbilak' filma otsailaren 23an estreinatuko da Hego Euskal Herriko eta Espainiako zinema-aretoetan. Mundu mailako estreinaldia Locarnoko 76. Zinemaldian izan zuen eta Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen. Isolamenduari, itxaroteari eta nortasun irrikari buruzko lana da 'Negu hurbilak'.

Ihesaldi baten historia kontatzen du: ETAk jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri du. Emakumezko gazte bat ihesi doa helburu argi batekin: muga zeharkatzea, bai baitaki hala etxetik urrundu ahal izango dela, jaioterrian ez baitago seguru. Ihesean doala, Zubieta herrira iritsiko da. Mugako herri horretan, antzinako mitoek eta gaur egungo gatazkek bat egiten dute, antza. Herriko etxe bateko ganbaran ezkutatuta, harria bezain mugigaitza den hango egunerokotasuna ezagutuko du. Denbora igaro ahala, egunak gau eta gauak egun bihurtzen diren leku horretan, gaztearen ihesaldia gero eta korapilatsuagoa bilakatuko da.

Horrela, filmatze lanak Zubietan (Nafarroa) burutu zituzten eta, hain zuzen, bertako herritarrak -Beñardo Mutuberria, Ana Hualde, Markos Juanikorena, Ibai Juanikorena eta Bautista Santesteban- aritu ziren antzezle lanetan. Haiekin batera, Jone Laspiur da aktore profesional bakarra, neska protagonistaren azalean hain zuzen ere.

Ekain Albitek, Mikel Ibargurenek, Nicola Mallofrék, Xalba Ramirezek eta Adriá Rocak idatzia; Albite bera eta Edu V. Romero arduratu dira edizio lanez. Javi Sevak egin ditu argazki-zuzendaritza lanak eta Justina Monserrat aritu da arte-zuzendari lanetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Negu hurbilak' estreinatuko da otsailaren 23an