Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Kontradikzioen aroa zela XX mendea esan daiteke. Horren adierazle nagusietako bat da judutarren kontrako 'Azken soluzioa' deiturikoa. Garai hartako zeinu adierazgarrienetako bat teknologiaren etengabeko garapena baldin bada, agintari naziek teknologia «heriotzaren ingeniaritza» bilakatu zuten. Izua, nazka eta harridura eragiten duten gas-ganbarek oraindik ere galdegitea eragiten dute. Nola azaldu daiteke gaitz erradikalaren bilakatzea garapen geldiezinaren garaian? Agian galdera honi erantzun zuzenena Jean François Lyotard filosofoak eman zion. 'Le différend' (1983) liburuan Lyotardek modernitatearen eta postmodernitatearen diferentziak deskribatzen ditu. Lyotardek dio modernitateari estetika goitarra edo sublimea dagokiola. Estetika hori edertasunarenaz alderatuz, mugarik gabekoa da, onaren eta ederraren azken guneak gainditu dituelako. Arlo politikoan, estetika goitarrak emozio politiko hautatu bat mugiarazten zuen, gogoberotasuna. Beraz, badirudi XX. mendean nazien gogoberotasunak ideologia goitarra eguneratu zuela, Kanten etikaren unibertsaltasuna alde batera utziz. Lyotardek azaltzen du estetika goitar hori hutsala, txikia eta erlatiboa dela ohartzean, une postmodernoari ateak irekitzen zitzaizkiola.
Holokaustoa nahiko trauma eta ezbeharra izateaz gain, Mundu Gerraren ondoren Europako herrialde batzuetan eta Frantzian batez ere, negazionismoa garatu zen. Negazionismoa gas-ganbaren existentzia ezeztatzen duen ideologia da. Negazionismoaren trikimailuetako bat da erretorika sasizientifikoa erabiltzea (adibidez, froga materialak eskatuz), baina beti ere frogaren zama irauliz, hau da, biktimei eskatuz beraiei dagokiela humanitatearen kontrako krimenak gertatu direla frogatzea.
Frantzian beste edozein herrialdetan baino eragin handiagoa izan du negazionismoak. Henry Rousso historiagileak 'Face au passé' (2016) bere liburuan dio hori azaltzen duten hiru arrazoi nagusi aipa daitezkeela. Alde batetik, eremu intelektualeko figura ezagunak kutsatu zirela. Nabarmenena Roger Garaudy litzateke, Holokaustoa ezeztatzeagatik 2003an Giza eskubideen europar Gorteak kondenatua. Bigarren arrazoia da Front National alderdi politikoak De Gaullen ostean izan zuen indartzea. Roussoren ustez, alderdi honek Holokaustoa gutxiesten zituzten erretorikak erabili ditu. Hizkuntzaren erabilera akastun horien artean dago Holokaustoa beste gaitz batzuekin alderatzea, krimen hauen erantzukizuna buruzagi nazi gutxi batzuen gain jartzea eta baita Mundu Gerraren ikuspegi orokorrean erabakigarritasun txikiko fenomenoak izan zirela adieraztea. Hirugarren arrazoia da negazionismoak frantziar unibertsitate sisteman izan zuen hedatzea.
Lyon III unibertsitatean tesi negazionistak irakatsi ziren, eta horren ondorioz, Estatuak Henry Roussori barne ikerketa egitea agindu zion. Roussoren ustez, irakasleak zigortzeko unibertsitateak duen biguntasunak eta prozedura akademikoen disfuntzionaltasunak negazionismoaren biziraupena bermatu zuten. Azkenik, unibertsitateak Estatuaren laguntza eskatu zuen arazoa konpontzeko, eta ondorioz, hastapenean gai akademikoa eta barne diziplinazkoa zenak iritzi publikoan eragin biderkatua izan zuen.
Negazionismoak badu zerikusia beste gai garrantzitsu batekin, memoriarekin batik bat. Krzystof Biedrzyckik Poloniako literaturan Holokaustoak izan duen presentzia aztertu du. Polonian memoriaren samina hain izan zen sakona, 60ko hamarkadara arte ez baitzen gai honetaz testu garrantzizkorik argitaratu. 80ko eta 90eko hamarkadetan gero eta testu gehiago azaldu ziren. Une horretan, kritikarien ardura nagusia eraldatu zen, Holokaustoarekin hobeto zetorren hizkuntza mota epaitzen hasi baitziren. Biedrzyckiren ustez, arlo honetako lan burutuenak dira esperientzia pertsonal bat kontatzen dutenak eta, forma aldetik, hizkuntza apala edo sinplea erabiltzen dutenak. Holokaustoaren memoriak bere ekoizpena garatzeko berezko zailtasunak dituen neurrian, bukatu behar dugu esanez gaitza ezeztatzea gaitzean habitatzea dela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.