UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 23 de julio 2020, 20:52
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) oinarrizko errenta bat proposatu du munduko biztanleen herenarentzat. 2.700 milioiko laguntza ekonomikoa, pobrezia egoeran nazioartean bizi den jendearentzako laguntza izango litzatekeena, hain zuzen ere. NBEk koronabirusaren pandemiaren aurreratzea saihesteko egindako proposamena da.
Publicidad
Batez ere, Hirugarren Munduko Herrialdeek koarentenak eta segurtasun distantziak ahalbidetzeko baliabideak izatea bilatuko da, pandemiaren aurrerapena ahalik eta hobekien ekiditeko asmoz. Oinarrizko errenta hori munduaren herenari bermatzeak 199.000 milioi dolarreko kostua izango luke, zifra nahiko handia dena, baina munduko herrialdeentzako onargarria izango litzatekeena. Orotara, oinarrizko errenta honen bitartez munduko 132 herrialdeetako pertsonei lagunduko litzaieke.
Nazio Batuen Erakundeak nabarmendu duenez, zenbait herrialdek linea honetan doan zenbait neurri hartzea aurreikusi dute, horien artean Espainiar Estatuak ekainean martxan jarritako Gutxieneko Diru-sarrera Bizia, edota Togok (Afrika) abian jarritako laguntza programa, herrialdeko populazioaren %12ari lagunduko diona.
Hori dela medio, NBEk dirua banatzeko zenbait irizpide eman ditu ezagutzera. Afrikan, esaterako, herritarrei 3,20 dolar banatu beharko litzaieke egunean, eta, Asiako hegoalde eta erdialdean, Europan edota Hego Amerikan eta Kariben, aldiz, 3 dolar egun bakoitzeko. Beste aukera bat munduan egoera zaurgarrian dauden 2.700 milioi biztanleei egunean 5,50 dolar banatzea izango litzateke.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.