Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión
Biden eta Netanyahuren kartelak Tel-Aviven EFE
Ibili munduan

NBEk ezin du Israel gelditu

Israelgo Estatua babesteko logikari jarraituz, Estatu Batuek diote azken egunetan hartutako erabakia ez dela loteslea

Lunes, 1 de abril 2024, 00:22

Ramadanaren hilabetean su-etenaren aldeko ebazpen bat Israelen eta Palestinan. Hori da aste honetan NBEko Batzar Nagusiak onartu duen neurria. Gerra hasi zenetik erakunde horrek hartzen duen lehen erabakia da, eta Estatu Batuen abstentzioari esker atera da aurrera, orain arte beto eskubidea erabili baitu.

Publicidad

Dena den, Israelgo Estatua babesteko logikari jarraituz, Estatu Batuek diote azken egunetan hartutako erabakia ez dela loteslea, nahiz eta organo horren erabaki guztiak lotesleak diren eta, beraz, bi indarrek bete behar dituzten. Litekeena da Netanyahuren Gobernuak, neurriarekin haserre, ebazpenari kasurik ez egitea eta Gaza bonbardatzen jarraitzea. Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortutako nazioarteko erakundeen indarra inoiz baino zalantzazkoagoa den une honetan, Israelek erasoak egiten jarraitzeak erakunde horien ospea galtzea besterik ez du ekarriko.

Bidenek Ekialde Ertaineko gatazkaren intentsitatea murriztu behar du, Ukrainako gerrak gora egiten duen bitartean, aurreikusi ezin diren ondorioekin. Dagoeneko murriztu egin da primarioetan jasotako babesa hainbat estatutan; izan ere, komunitate musulmanak abstentziora deitu du Israelen aurkako jarreragatik. Hala ere, AEBetako presidenteak oreka zailekin jokatu behar du, ezin baitute lobbi judua haserretu, AEBetako politikaren eragin-talde nagusietako bat. Are gutxiago hauteskundeen atarian.

Beraz, esan bezala, litekeena panorama-aldaketa nulua izatea da. Israelek Gaza bonbardatzen jarraituko du, AEBek ez diote egoera horri jaramonik egingo eta gainerako herrialdeak laguntza humanitarioa bidaltzera mugatuko dira. Mendebaldeko herrialdeak Ukrainaren aurkako gerran zentratuta egonik, eta gerra geldiarazteko zerbait egin dezakeen erakunderik gabe, ziuraski ez da inolako aldaketarik egongo.

Netanyahuk Gaza bonbardatzen jarraitu beharko du boterean mantentzeko. Eta boterean mantendu behar da, ustelkeriagatik epaitua izan ez dadin. Gainera, AEBetako hauteskundeak zerumugan daudenez, ez du ezer galtzeko. Badaki Bidenek ezin diola babesa kendu kanpainan, eta Trumpek irabaziko balu, karta zuria izango lukeela nahi duena egiteko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad