Borrar
Maite Bartolomé
Nazioarteko Kroketaren Eguna da gaur!

Nazioarteko Kroketaren Eguna da gaur!

Munduan barrena plater erreferente bilakatu da azken urteotan, era askotara jan baitaiteke eta zapore eta osagai ugari erabiltzeko aukera aurkezten baitu

Unai Sarriugarte

Viernes, 15 de enero 2021, 23:09

Gaur, urtarrilak 16, Nazioarteko Kroketaren Eguna ospatzen da. Izan ere, munduan barrena plater erreferente bilakatu da azken urteotan, era askotara jan baitaiteke eta zapore eta osagai ugari erabiltzeko aukera aurkezten baitu. Aurten berriro ere munduan barrena gustukoenak urdaiazpiko iberikoarekin egindakoak izan dira, saldutako guztien % 65a izan direlarik. Kroketak ogi birrinduz eta normalki bexamela den ore batez osaturiko jakia da.

Croquetasricas.com-ek aurten hoberen gisa nazioartean hautatutako zazpi motak sailkatu ditu, hala nola, urdaiazpiko iberikokoak, perretxikoekin ekoitzitakoak (boletusa, txanpinoiak, etab), arrainarekin (bakailaoa da erreferentea), haragiarekin (oilasko egosia, zezen-buztana, txorizoa, odolkia, etab.), gaztarekin (urdina, ahuntzak, Gorgonzola, Idiazabal, etab.), itsaskiekin (ganbak, txangurroa, karabineroak, txipiroiak, etab.) eta barazkiekin (azenarioa, porrua, kalabazina, etab.).

Kroketak Espainiar Estatura XIX. mendearen amaieran ailegatu ziren, euren jatorria frantsesa baita, Louis de Bechamel aristokatratari esker egindakoak. Hau Luis XIV erregearen sukaldaria zen, eta, berarekin lan egiten zuen laguntzaileetako batek kroketen saltsa famatua asmatu zuela esan ohi da.

Dena den, kroketen asmatzaile esanguratsutzat Antoine Cámere hartu ohi da, 1817. urtean bechamel saltsa geruza karraskari batez inguratzeaz arduratu baitzen Errusiako artxidukeari egindako otordu batean. Platerraren izena 'Kroketak royal erara' izan zen. Kroketa izena frantsez hizkuntzako 'croquer' hitzetik dator, karraskatu esan nahi duena. Beste zenbaitek esaten dutenez, ordea, kroketaren jatorria italiarra izan daiteke.

Kroketen aldaera ezberdinak daude edukiaren arabera, sukaldaritza japoniarrean 'Korokke' deitzen zaie, eta, Holandan 'kroket'. Alemanian, Italian eta Belgikan, berriz, oso ospetsuak dira patata zaporeko kroketak. Betxamelik gabeko kroketak ere egiten dira, kasu hauetan patata egosia, boniatoa eta arroza erabiltzen direlarik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Nazioarteko Kroketaren Eguna da gaur!